HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIOA LAN ELKARRIZKETETAN


Hitzik gabeko komunikazioaren zati bat berezkoa dugu, beste bat imitatua eta gainontzekoa ikasia.

Nahigabe, gorputzeko zati ezberdinek batera egiten dute lan mezu bakar bat bidaltzeko. Horregatik da garrantzitsua lan elkarrizketa batean kontutan hartzea, hitzez esaten duguna, hitzik gabe ere adierazteko. Izan ere, adituek esaten dute, komunikatzen dugunaren %60 – 70 a bitartean ahozkoa ez den lengoaiarekin egiten dugula.

Dena izan behar dugu kontutan: keinuak, postura, ahotsaren tonua eta bolumena,…

Guzti hau dela eta, hurrengo lerroetan, lan elkarrizketa batean erabilgarriak izan daitezkeen aholkuak laburtzen saiatuko gara:

POSTURAK, HANKAK ETA BESOAK

  1. Ahalik eta erosoen eseri aulkian hasieratik. Tente, baina modu naturalean. Ez inklinatu aurrera edo atzeraka.
  2. Saiatu hankak eta besoak ez gurutzatzen. (Besoak gurutzatzeak jarrera defentsiboa adierazten du.)
  3. Saiatu hankak ez kulunkatzen.
  4. Elkarrizketatzailearen keinuak eta postura aztertu. (Batzuetan inkontzienteki hitz egiten ari garen pertsonaren gestuak imitatzen ditugu eta honek berarekin ados gaudela adierazten du.)

Postura itxiek: Onarpen gutxiago erakusten dute.

Postura irekiek: Elkar eragiteko disposizio gehiago adierazten dute.

ESKUAK

  1. Azalpenak eskuekin nabarmendu baina ez gehiegi. Ez badakizu zer egin eskuekin elkartu.

(Hatz lodiak batzeak norberarengan konfiantza erakusten du, esku-azpiak erakusteak zintzotasuna, gardentasuna adierazten du.)

  1. Eskua eman: Energiarekin agurtu baina pasatu gabe. Izerditan bazaude garbitu aurretik. (Eskua ematean begietara begiratu)

AURPEGIA ETA BEGIRADA

  1. Begietara begiratu elkarrizketatzaileari baina ez modu finko batean. (Zeharka begiratzeak, barre egin gabe, erreserba, urruntasuna edo zalantza adierazi dezake.)
  2. Irribarre egin: Komunikaziorako kanalak irekitzen ditu. Komenigarria da elkarrizketan erabiltzea.

MANIAK ETA TIK-AK

  1. Urduritasuna edo segurtasun / kontrol falta erakutsi ditzaketen mugimenduak ekiditen saiatu.

(Ilea ikutu, hatz-koskorra estutu, belarriak ikutu, sudurra hazkatu, gauzaren bat eskuetan ibili, ezpainei hozka egin, hatzekin mahaia kolpatu, erlojua azkar begiratu, eserlekuan etengabe lekuz aldatu, eztarria garbitu, hankak erritmikoki mugitu,…)

TONUA ETA BOLUMENA

  1. Tonu egoki bat erabili, eta aldatzen saiatu komenigarritasunaren arabera. Tonu aldaketak elkarrizketa animatuko du.
  2. Bolumena ezin da ez altuegia ez baxuegia izan, saiatu oreka bat mantentzen.

ARNASKETA

  1. Arnasketa kontrolatzea garrantzitsua da. Lasaitasunez arnasa sakon hartu eta zuen denbora hartu. Teknika ezberdinak daude urduritasuna eta arnasketa kontrolatzeko baina hoberena norberak berea hautatzea izango litzateke; yoga, kirola egitea, etab.

Gogoratu gure helburua ez dela perfektuak izaten saiatzea baizik eta hanka ez sartzen saiatzea. Garrantzitsuena ahalik eta lasaien joatea da eta elkarrizketatzailearekin enpatia lortzea. Positiboak zaretela eta lanerako motibatuta zaudetela erakutsi behar duzue.

Azkenik, utzi elkarrizketatzaileari kontrola eramaten, ez moztu eta galderak erantzuteko denbora hartu.

ZORTE ON!

Gai honen inguruan sakondu nahi baduzue ondorengo esktekak uzten dizkizuegu:

http://www.grupoemociona.com/comunicacion-objetiva-3/los-5-mejores-libros-de-comunicacion-no-verbal/

http://comunicacioninterpersonaluva.blogspot.com.es/2011/03/bibliografia-tema-2-comunicacion-no.html

http://www.francescprats.com/los-secretos-del-lenguaje-corporal-documental-completo/

http://www.francescprats.com/el-lenguaje-corporal-en-las-entrevistas-de-trabajo/

http://www.blog.untrabajo.es/lenguaje-no-verbal/

http://www.teresabaro.com/category/videos_teresa_baro/

http://www.lavanguardia.com/libros/20120928/54351959562/teresa-baro-podemos-entrenar-mirada-mentir.html#.UGViN30kR38.twitter

http://www.emagister.com/blog/comunicacion-no-verbal-el-poder-de-la-sonrisa/

http://pabloadan.wordpress.com/2012/06/01/cae-el-mito-de-la-comunicacion-no-verbal-2/

http://www.rtve.es/alacarta/videos/para-todos-la-2/para-todos-2-comunicacion-verbal/1213512/

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu