Erraztaile eta talde dinamizatzaile izateko pertsona baten kontratazioa
Lokarri, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sarea, Gipuzkoan udal-mailan elkarrizketa taldeak dinamizatu eta errazteko pertsona baten bila dabil.
Baldintzak
1. Lokarriren lanarekin bat etortzea
2. Taldeen koordinazio, dinamizazio eta errazte lanetan esperientzia
3. Euskara menderatzea, ahozkoa eta idatzia
4. Gida baimena eta kotxea
5. Ordenadorea
6. Langile autonomoa
7. Berehala lanean hasteko prestutasuna
Aintzat hartuko diren beste baldintza batzuk:
8. Proposamenak egiteko eta aurrea hartzeko gaitasuna
9. Ezustekoei eta aldaketei moldatzeko gaitasuna
10. Entzuteko eta komunikaziorako gaitasuna
11. Plangintza gaitasuna
12. Konfiantza eta enpatia sortzeko gaitasuna
Lanaren deskribapena
Lokarriren lan alorretako bat elkarrizketarako guneen sorrera da, udal-mailan bizikidetza sustatzeko tresna bezala. Gune hauek sortzeak udal-mailan hainbat eragilerekin modu zuzenean lan egitea dakar: ordezkari politikoak, elkarte-ehuna eta herritarrak.
Proiektu hauek garatzeko aurreikusitako denbora-tartea 8 hilabetetakoa da eta lanorduak proiektuan inplikatutako eragileen ordutegien araberakoak izango dira, hortaz, bilerak bai goizez zein arratsaldez burutu ahal izango dira, eragileen parte-hartzea errazteko.
Proiektu hauen garapenerako bi zeregin mota bete beharko dira:
1. Proiektuaren kudeaketa: udaletako teknikari eta ordezkari politikoekin bilerak.
2. Sortutako elkarrizketarako guneen dinamizazioa. Lan esparruaren berariazko izaera dela eta, bizikidetza sustatzea, alegia, eta Lokarrik halako lanak egiteko metodologia eta esperientzia dituenez, kontratatutako pertsonak lana burutzeko bere aldez aurretiko trebakuntza eta Lokarriren taldearen laguntza eta ikuskapen konstantea izango ditu.
Langileak bere lana erregulatu ahal izango du. Horregatik ez da aldez aurretik ez ordutegirik ez lan egiteko tokirik finkatzen. Hori bai, beharrezkoa izanez gero, Lokarrik Donostian duen bulegoan lanerako gune bat eskaintzen da.
Hautatutako langileak merkataritza-kontratu bat sinatuko du Lokarrirekin. Lanaren ordainketa bi txandatan egingo da: lehendabiziko ordainketa lanean hasi eta hilabetera egingo da eta bigarrena behin proiektua amaitu eta gero, dagozkion fakturak aurkeztu ondoren.
Interesdunek bere curriculum vitae-a helbide honetara bidali beharko dute otsailaren 17a baino lehen: gipuzkoa@lokarri.org. Curriculumak jaso eta eskatutako baldintzak betetzen diren baloratu eta gero, Lokarri hautagaiekin jarriko da harremanetan elkarrizketa bat egiteko. Edozein zalantza izanez gero 943 000 600 telefonora deitu eta Aitziberrengatik galdetu
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu