Lan bilaketan informazioa eskuragarriago edukitzeko erremintak


Gure eguneroko lan bilaketan hainbat informazio iturri erabiltzen ditugu, lana bilatzeko bitartekaritza zerbitzu publikoak (Lanbide, SEPE, EURES  adibidez), iturri ofizialak (Aldizkari ofizialak), webgune espezializatuak (lansareaninfoempleo, infojobs eta beste batzuk), elkargo profesionalak (ingeniarienaekonomilariena…) sare profesionalak ( LinkedInXing…), blogak, sare sozialak, enpresa bilatzaileak (KlusterrakGislur),  egunkariak (kiosko) etabar.

Informazio iturri guzti hauetara era samur eta labur baten iristeko aukera RSS irakurgailuak dira. RSS ari esker informazioa elkarbanatu eta beste webgune batzuetan erabiltzea posible da. Adibidez RSS irakurgailuen artean honako hauek ditugu, online FeedlyThe Old Reader edota deskargatzeko RSSOwlFeedDemon beste askoren artean. Bestalde bilaketa sistematiko bat egiteko Google alerts erabili dezakegu.

Twitterren zerrenda bat edukitzea ere izan daiteke aukera bat eta bertan gure intereseko erakunde eta pertsonak sartu ditzakegu. Aukera hauetaz gain korreo bitartez gure RSSak jasotzeko aukera ere izan dezakegu IFTTT sistemarekin. LinkedInek ere aukera hau baliatzen du lan bilaketa errazteko.

 

 

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu