Zertarako izan emozionalki adimentsu?


Gaur egun lan munduan agintzen duten arauak aldatzen ari dira, lan aukeraketa prozesuetan gure ingurukoekin eta gure buruarekin nola erlazionatzen garen kontutan hartzen dute, gure prestakuntza eta esperientziarekin bateraDaniel Golemanen  Emotional Intelligence liburutik ateratako ideia honetatik abiatuko dut nire hausnarketa labur hau.

Gure adimenaren alde arrazionalak eta emozionalak batera jokatzen dute burua erabiltzen dugun prozesu guztietan, hori da neuro zientziatako ikerketak agertu dutena. Beraz gure alde arrazionala garatzen dugun bezalaxe alde emozionala garatzea ezinbestekoa zaigu, gure eguneroko bizitzako hartu eman pertsonal zein profesionalak aurrera egokiro eraman ahal izateko.

Golemanen konpetentzia emozionalen modeloan  norberaren kontzientzia hartzea, auto kontrola, auto motibazioa, enpatia eta gaitasun sozialak aipatzen ditu.

Ondorengo bideoan gaiari buruz informazio gehiago:

Kontzientzia hartze prozesuan, gure emozioak zeintzuk diren eta hauek nola jokatzen duten aztertu beharko dugu, horretarako egunkari emozionala egitea komeni zaigu. Bertan egunero gure emozio baikorrak idatzi, gutxienez bi identifikatu eta beraiei loturiko egoerak deskribatu. Guzti honek gure emozioak ezagutzen lagunduko digu.

Auto kontrola, ekintza konkretu baten kontzentratu orain eta hemen. Mindfulness dugu horren adibidea. Adimenaren ezaugarrietako bat orainean kontzentraturik egotea da, alde batera utziaz bai iragana eta etorkizuna.

Auto motibazioaren arloan, motibazioari loturiko aldagai intrintsekoak (autonomia, trebezia-gaitasuna eta nahia) landu beharko ditugu.

Enpatia, ingurukoen ikuspegiak ulertu eta beraien sentimenduekin sentibera izan.

Gaitasun sozialak, beste batzuengan eragina izateko gaitasuna eta hori gauzatzeko erremintak ezagutzea. Besteei aktiboki entzun eta puntu garrantzitsuenak atzemateko eta laburtzeko gaitasuna, sintetizatzeko gaitasuna, komunikatzeko gaitasuna, informazioa partekatzea, mezu positiboak zein negatiboak jasotzeko irekitasuna izatea.

Guzti hauek eta beste asko lantzeko aukera dugu gure ikasketa prozesuan eta bizitzako arlo ezberdinetan. Kontutan hartu inoiz baino presenteago daudela lan munduan.

 

 

 

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu