Urte berria, erronka berriak
2016 urtea hasi dugu, eta honekin batera hamaika erronka. Ziur aski, zuetako batzuk, lana topatzea edo lanez aldatzea proposatu diozue zuen buruari.
Honela bada, Mondragon Unibertsitateko Enplegurako Orientazio zerbitzuan laguntzeko prest gaude. Urte berriarekin batera, talde berria aurkeztera gatoz.
Amaia Corrales eta Maria Alonso gara, lanerako orietatzaile berriak, eta irailetik hona lanean dihardugu zuei lagunduz.
Batzuk ezagutuko gaituzue, gure zerbitzutik pasa zaretelako edo gu zuen geletatik pasatu garelako hainbat tailerren bitartez…
Urte berriarekin batera, xede berriei aurre egiteko… gu ezagutzeko momentu aproposen da!
Zure CVa hobetu nahi duzula? Lan elkarrizketei aurre egiteko orduan urduri xamar jartzen zarela? Linkedina sortzekotan zaude baina ez duzu momentua topatzen?… Hauxe da gure mundua, lana, lana topatu, lanez aldatu… eta horren inguruko edozertan laguntzeko prest gaude.
Networking-a, DAFOa edo Personal Branding-a gaur egun pil-pilean dauden gaiak dira eta gure orientazio zerbitzutik ere horretan lan egiten dugu.
2016 lan eskaintza ugariz betetako urtea izan daitekeelako, ez galdu zure aukera!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu