Enplegua 2050


Nolakoa izango da 2050 ean enplegua?  Prospektiker erakundeak galdera horri erantzun nahian mundu mailako ikerketa baten parte hartu du. Bertan mundu mailako herrialde ezberdinetako 200 adituk baino gehiagok parte hartu dute. Hauen iritziz hezkuntza, politika eta ekonomia sistemetan aldaketa sakonak gertatu ezean 2050. urtean langabezia nagusi izango da mundu mailan. Arazoa da nola sortuko dugun enplegua pertsonak beharrezkoak ez direnean? Posible izango al da ziurtasunean bizi nahi duten pertsonentzat enplegua sortzerik zalantza eta ziurgabetasuna nagusi izango den gizartean?

Enplegurik gabeko mundu bati buruz hitz egiten hasi beharko genuke, etekinen beste banaketa sistema batzuk ezarriaz. Adituen arabera oinarrizko errenta beharrezkoa edota oso garrantzizkoa izango da 2050 erako. Jerome Glennen iritziz agertoki hori ekidin daiteke. Inteligentzia artifiziala (IA) gizakiaren kreatibitatea askatzeko tresna erabakigarria bihurtu daiteke aditu honen iritziz. Automatizatu daitekeen edozein ekintza edo lan automatizatuko da. Kreatibitatea nagusi izango den munduan bai lan jardunaldiak, norekin lan egin edota zein proiektutan aritzeko askatasuna izango genuke. Guzti honek langabetu kontzeptua ere zaharkitua bihurtuko luke.

Nadie puede con Arnold Terminator

Txanponaren beste aldean IA rengandik bereizteko gizakiok ditugun gure ezaugarri gizakienak atera beharko ditugu. Planeta honetan beste inork ez dituen gaitasunak ditugu, horiek landu beharko ditugu. Alfons Cornella k kreatibitatea, kuriositatea eta intuizioa aipatzen ditu.

Gaia zera da, 2050 ean zein prestakuntza eta abilidade izan beharko ditugun gizakiok makina adimentsuekin batera lan egiteko. Etorkizuna idatzi gabe dago oraindik eta beraz aipaturiko gai batzuk azaleratzen ditugu eztabaidarako.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu