Zer dira moneta sozialak?


Moneta sozialen mugimendua indarra hartzen doa eta honen erakusle dira Europan eta Euskal Herrian sortzen ari diren moneta sozial esperientziak; tokiko ekonomia sendotzea helburu duten ekimenak dira, arduratsuki jokatzera bultzatzen gaituztenak. Halere, bere berritasunarekin batera zalantza ugari ekartzen dizkigute moneta sozialek eta ohikoak dira gisa honetako galderak sortzea:

–          Zer dira moneta sozialak? Zein helburuekin sortzen dira moneta hauek? Nork sortu eta erregulatzen ditu?

–          Hainbat dira gure gizartean sortzen ari direnak: “Euskoa” iparraldean, “Ekhia” Bilboko alde zaharrean, “Txantxia” Oñatin… Zein da moneta sozialen “habitat” naturala: auzoa, herria, eskualdea? Zein helburu dauzka bakoitzak?

–          Badira helburu komertzialekin jaiotzen diren bono-sistema monetarioak, horien artean ezagunetakoa “EROSKI Club” txartela izan daitekeelarik; hau ere moneta sozial edo osagarri bezala hartzen al dugu kontuan?

Moneta sozialen inguruko eztabaida ordenatu eta honi marko bat ezartzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mondragon Unibertsitateak eta Bagarak urtarrilak 29rako antolatu dugu “Moneta Sozialak. Nazioarteko Mintegia”. Eskuartean duzun txosten hau mintegi honen baitan gizarteko eragileen artean aurre-eztabaida elikatzeko asmoz dator.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu