Kongresu kooperatiboan izango gera


“Eredu kooperatiboa egungo erronken aurrean” izenburua izango du Euskal Herriko unibertsitate-arteko lehen kongresu kooperatiboak (EHU, Deustu, Mondragon Unibertsitatea). Zita aste honetan bertan izango da, ostegun eta ostiralean, EHUren Donostiako kanpusean.

Kongresu honek kooperatibagintzaren egungo erronken inguruan hausnarketa sustatzea izango du helburu, erronka hauen dimentsio anitzak kontutan hartuz: kooperatiben lurralde atxikimendua eta gizarte eraldaketa, parte-hartzearen erronka, kooperatibagintza sustatzeko politika publikoak etab.

LANKI – Mondragon Unibertsitateko Lankidetzaren Ikertegitik ere bertan izango gara. Lehen zita ostegun arratsaldean izango dugu, Mondragoneko kooperatiba esperientziaren hainbat klabeen inguruan hausnartzea helburu izango duen mahai-inguruan parte-hartuz,  ULMA Taldeko lehendakariarekin eta MIKeko ikerlariekin batera: “Gizarte eraldaketa eta parte-hartzea Mondragonen. Potentzialak eta erronkak”. Bigarren hitzordua kongresuaren itxiera hitzaldian izango dugu, EHU-GEZKI-ko, Deustuko eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren ordezkariekin batera kongresuari itxiera emanez.

Gogotsu gaude kongresuaren atari honetan. Bertan elkar ikusiko al gara?

#koopkongresua

KoopKongresua-1KoopKongresua

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu