Ekonomia Feminista eta zaintza lanak


Ekonomia feministari buruz hitzegiten hasteko, deshazkundearen oinarrian dauden bi kontzeptu nagusietatik abiatuko gara: ekodependentzia eta elkardependentzia. Hau da, gizakiok, bizitzeko eta gainbizitzeko, bai mundua eta baita beste gizakiak ere zaindu behar ditugula onartzea. Era grafikoan azaltzeko, iceberg-aren metáfora erabiltzen da sarri. Izan ere, icebergaren hamarrena bakar bakarrik ikusten badugu ere ur kanpoan, bada urazpian ikusten duguna baino hamar aldiz handiagoa den izotz puska. Beno, ba esan dezakegu, horixe dela ere bizitza publikoa eta pribatuaren artean, edota ekonomia publikoa eta ekonomia pribatuaren artean dagoen lotura ere: Ordaindutako lana haintzakotzat hartzen duen gizarte batetan bizi gara “ikustezina” bilakatu ditugun lanak egunero eremu pribatuan egiten diren bitartean.  Ekintza “ikustezin” hauen artean, hiru dira nagusienak: erreprodukzioa, zaintza lanak eta nekazari txikien lana.  Etxe barruan gertatzen direnak, gehienetan emakumezkoen eskuetan daudenak eta gizarteak orohar baloratzen ez dituenak. Nahiz eta, hauei esker eta hauen gainean, lan ordaindua eta egungo sistema ekonomikoa oinarritzen den.

Entzun Irratsaioa!

Lehena, erreprodukzioa aipatu dugu, hau da, haurrak egin eta hezitzea, sistema kapitalistak hain maite dituen “giza baliabideak” edo errekurtso humanoak izateko. Arrazoi biologikoengatik eta kulturalengatik ere, prozesu honen zati handiago bat, emakumezkoen gain erortzen da.

Bigarren elementua, zaintza lanak dira. Gaixo, haur eta agureak zaintzea, bazkaria prestatzea, etxekolanak egitea…  hauek ere, maiz, emakumeek egiten dituzte etxebarruetan… kulturalki “zaintzak” emakumeen eginbeharrak direla sinestarazi digutelako.

Eta azken elementua, gurean ez horrenbeste, baina hegoaldeko herrialdeetan ohizkoak diren nekazal txikien lanak dira,  hau da, etxe ondoko baratz eta ikuiluetan etxerako lantzen diren lurrak eta zaintzen diren animaliak.

Erreprodukzioak, zaintzek eta nekazal txikien lanek egungo sistema ekonomikoaren iraunkortasuna bermatzen badute ere, sistema horrek ez ditu ez honartu ez saritzen eta, hori gutxi balitz, maiz emakumeak zigortu egiten ditu eremu publikoan, haurrak izateko garaian dauden emakumeak ez kontratatuz, urrutiagora joan gabe.

Kontsumoan oinarritutako egungo ekonomia heredu nagusiek, esparru pribatua, hau da, etxe barrukoan, kontsumitzaileak besterik ez dituzte ikusten, kontsumitzaile potentzialak besterik ez. Hau da, arropa hau edo beste, xaboi hau edo hura, erosiko dituzten giza seme-alabak. Horrela, egungo gizartean baloratzen den lan bakarra esparru publikoan egiten den ordaindutako lana da, etxeetan ere ekoiztu egiten dela onartu gabe. Izan ere, etxebarruak produzkio guneak bait dira, bizitza bermatu eta giza baliabideak sortzen direlako bertan, etxeko zaintzei esker ordaindutako lana posible bihurtuz.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu