Koopera…MOOC!
MOOC-ak (ingelesezko Massive Online Open Course lokuziotik, euskaraz Online Ikastaro Ireki Masiboa) musutruk edo kostu txiki baten truke mundu zabaleko unibertsitateek eskeintzen dituzten Internet bidezko ikastaroak dira. Euskaraz zuzenduriko lehen MOOC ikastaroa Udako Euskal Unibertsitateak eta Asmoz Fundazioak antolatu zuten 2013ko otsaila eta apirila bitartean, Android sistema eragileari buruz. Pasa den urtean, Mondragon Unibertsitateak ere bere lehen MOOC eskaintza egin zuen segurtasun informatikoa eta kooperatibigintzaren inguruan eta aurten, maiatzaren 5tik aurrera, MOOC edizio berria burutuko da Kooperatiben kudeaketarako gakoak: Arrasateko esperientzia izenburupean.
Edonork parte har dezake MOOCean, izena eman besterik ez dago Mondragon Unibertsitateko webgunean . Pasa den urteko lehen edizioan mundu zabaleko hamaika txokotatik etorritako partaideak bildu ziren kooperatibigintzaren ingurura. Batez ere, Euskal Herritik eta Hego Ameriketatik parte hartu zuten MOOCean, ikastaroaren gaiak landu eta foroetan eztabaidatuz.
Ikastaroa lau moduluz osatuta dago: Lehenengo moduluan, kooperatibismoa egungo gizarte erronken testuinguruan aztertuko da. Bigarren moduluan berriz, Arrasateko kooperatiba esperientzian murgilduko dira ikasleak, hirugarren moduluan ekonomia sozial eta solidarioko erakunde eta enpresak era eraginkorrean kudeatzeko zenbait gako azalduko dira eta azkenik, laugarren moduluan, gizarte eraldaketa prozesuetan hezkuntzak jokatzen duen funtsezko paperaren gainean hausnartuko da, Arrasateko kooperatiba esperientziaren jatorrian hezkuntzak izan duen garrantzia azalduz.
MOOC saio berri honek, kooperatibigintzaren balioak zabaltzeko bide berriak irekiko ditu bigarren utez eta hare gehiago: kalitatezko hezkuntza denona eta denontzat dela erakusten duen hezkuntza heredua berria bultzatuko du. Jakinntza eta ezagutzen zabaltzea onura ekonomikoaren gainetik jartzen duen hezkuntza heredu berritzailea, alegia.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu