MU ONLINE formazio pilulak (20): YouTuben bideo bat grabatu eta Moodlen txertatu


Online ikastaro batean, oso garrantzitsua da azalpenak emateko modua zaintzea; hau da, ikasleei edukiak, jarduerak, etab. emateko moldeari erreparatzea. Orain arte, oso ohikoa izan da gure ikastaroetan testua erabiltzea, baina pixkanaka gero eta gehiago erabiltzen ari gara bideoak azalpenak emateko. Zergatik? Besteak beste, irakasle eta ikasleen arteko nolabaiteko gertutasuna ekar dezaketelako, hots, ikasleek azalpenen atzean nor dagoen jakin dezaketelako, tonua agerian geratzen delako, ikaslearentzat testu luzeagoak irakurtzea baino erosoagoa izan daitekeelako…

Noiz erabil ditzakegu bideoak gure ikastaroetan?

  • Materiaren sarreran, ikasleari ongietorria eman eta materiari buruzko azalpen orokorrak plazaratzeko.
  • Unitate bakoitzaren hasieran, unitate horri buruzko xehetasunak emateko.
  • Orokorrean, aurrez aurre azaldu ohi dugun edozer azaltzeko.

Gauzak horrela, bideotutorial honetan ikasiko dugu:

  • YouTuben bertan bideo bat nola grabatu.
  • Grabatutako bideo hori (edo ordenagailuan gordeta dugun bideo bat) nola igo gure YouTubeko kanalera.
  • Nola txertatu bideoa gure Moodleko ikastaroan.

Besterik gabe, hementxe duzue bideotutoriala. Edozein zalantza baduzue, iruzkin bat utz dezakezue.

 

Hay 1 comentario