MU ONLINE formazio pilulak (24): bideo bat tarte zehatz batean erreproduzitu


Irakaskuntzan, ohiko da ikasleei bideoak ikus ditzaten eskatzea. Hainbatetan, ordea, ez dugu nahi bideoa osorik ikus dezaten, une jakin batetik bestera baizik. Horrelakoetan, ohartxo bat ipini ohi diegu, tartea adieraziz. Bada, bideotutorial honetan, bideoa tartea zehatz batean erreproduzitzen ikasiko dugu, ohar horiek ekiditeaz gain, ikasleen lana errazteko.

Aukera ezberdinak aipatuko ditugu, besteak beste, ondorengoak:

  • Une jakin batean hasi eta amaitzen den bideo bat Moodleko ikastaro batean nola txertatzen den.
  • Une jakin batean hasi eta amaitzen den bideo bat Moodleko ikastaro batean nola estekatzen den.

Bideoa euskaraz dago eta gaztelaniazko azpitituluak ditu. Azpititulu horiek gaitu edo desgaitzeko, klikatu botoian, irudian azaltzen den bezala.

AzpititulueakGaitu

 

 

 

Bideotutoriala:

Hay 2 comentarios

Añade el tuyo
  1. 1
    Iñigo Zendegi Urzelai

    Kaixo!

    Bideotutorialean azaldutako aukera horietaz gain badago bideoak Moodle-n txertatzean interesgarria izan daitekeen beste aukera bat: bideoa bukatzean beste bideorik ez gomendatzekoa.

    Blog honetan [1] izan dut aukera horren berri eta erabilera oso erraza da: bideoa txertatzeko kodea kopiatu ondoren URLari bukaeran rel=0 parametroa gehitzea, adibidez:

    https://www.youtube.com/v/eYf3HBgUKGQ?rel=0
    edo
    https://www.youtube.com/watch?v=eYf3HBgUKGQ?start=8&rel=0

    [1]: https://alexgabi.blogspot.com/2016/03/nola-sahiestu-youtubek-beste-bideoak.html

Responder a Maite Goñi Cancelar la respuesta