MU ONLINE formazio pilulak (25): edukia gorde, zerbitzu ezberdinetara bidali edo partekatu Shareaholic hedapena erabiliz.


Interneten nabigatzean, askotan topatu ohi dugu eduki interesgarria gustura gorde, norbaiti postaz bidali edo erabiltzen ditugun sareetan partekatuko genukeena. Dena den, prozesuak gure lanetik atera gaitzake eta bertan behera uztea ohiko izaten da. Bada, Shareaholic hedapenak, lana erraztuko digu; izan ere, Firefox edo Chrome nabigatzaileetan instala daitekeen hedapen honekin horiek guztiak klik bakar batez egin ahal izango baititugu.

Bideotutorial honetan, beraz, ondokoa ikasiko dugu:

  • Shareholic gehigarria Firefox eta Chrome nabigatzaileetan nola instalatu.
  • Shareaholic gehigarria nola pertsonalizatu.
  • Nola gorde, bidali eta partekatu Interneten topatzen dugun eduki interesgarria Shareaholic bidez.

Bideoa euskaraz dago eta gaztelaniazko azpitituluak ditu. Azpititulu horiek gaitu edo desgaitzeko, klikatu botoian, irudian azaltzen den bezala.
AzpititulueakGaitu

 

Bideotutoriala:

+ No hay comentarios

Añade el tuyo