Osasun-arloaren aldeko apustua


Mondragon Unibertsitateak osasun arloaren aldeko apustua egin du sektore honen alderdi teknologikoa hezkuntzara ekarrita. Ingeniaritza eta biomedikuntza lotzen dituen bi titulazio eskaintzen ditu:

Osasun arloaren pisua

Hiru esparruk osatzen dute osasun arloa: arreta, farmazia eta tratamendua, eta MedTech industria. Mikel Alvarezek, Mondragon Healtheko zuzendari orokor ohiak eta Mondragon Unibertsitateko presidenteak osasun arloak munduko ekonomian pisu handia duela dio. Osasunaren baitan indar gehien duen esparrua arreta sanitarioa da,  ekonomiaren %70a esparru horri baitagokio. %30a, aldiz, materialetan mugitzen da eta bi erditan banatzen da: %15a farmazietan eta farmakoetan, eta beste %15a tresnerietan (kateterrak eta izpietako makinak, kasu).

MedTech industria

Industria honi MedTech edo Medical Technology deitzen zaio. “Medical Technology-ri lotutako enpresak nahi baditugu sortu, halabeharrez, ingeniariak beharko ditugu”, ohartarazten digu Mikelek. Eta gogoeta honetatik dator, hain zuzen, lehen mailako formazioa sektore honetara hurbiltzeko egin den ahalegina Ingeniaritza Biomedikoa Graduarekin. “Lehen pausoa beti formazioa da”, ondorioztatzen du.  Graduari jarraipena ematen dio Teknologia Biomedikoko Unibertsitate Masterrak.

Bai graduak eta bai masterrak, harrera ona izan dute. “Pozten nauena da gazteentzako erakargarria dela sektore biomedikoa”, dio Mikel Alvarezek, “eta gazte asko ari da bere burua prestatzen alor horretan”. “Gainera, graduaren ikasleen erdia baino zertxobait gehiago emakumezkoak dira”, gehitzen du, “beste ingeniaritza graduetan gertatzen ez dena eta, hori ere, pozgarria da oso”.

Biomedica

Etorkizun handiko sektorea

Osasungintzan negozio berriak sortzeko aukera dagoela uste du Alvarezek; eta bailaran, bereziki teknologietan eragin daitekeela uste du. Izan ere, Goi Eskola Politeknikoko ingeniaritza eta osasungintza ondo ezkontzen dira bide berriak urratzeko eta egungo nahiz etorkizuneko erronkei erantzun berritzaileak emateko. Mondragon Unibertsitateko presidenteak etorkizuna ikusten dio sektori honi. Laneratzeko aukerak ere bide honetik doazela gaineratu du, hortaz, ilusioa jarrita, sektore hau garatzea lortuko dugula uste du Alvarezek.

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu