Gizon Taldea: eztabaidarako eta hausnarketarako gunea


Gizon Taldeak bere bigarren ikasturteari ekin dio udazken honetan. Talde hau 2018-19 denboraldian sortu zen Goi Eskola Politeknikoko Biteri Ikastetxe Nagusian helburu batekin: gizontasuna eta maskulinitatea ulertzeko modu berriak esploratzea eta gai honen inguruko eztabaida eta hausnarketa piztea. Bi elkartek laguntzen diote Gizon Taldeari bere ibilbidean: Piper Txuriak eta Elkarhezitzen.

Honelako galderei erantzuten saiatzen dira Gizon Taldeko kideak:

  • Zein da gizonok gizon izateagatik dauzkagun pribilegioak? Eta zergatik gara hain zuhurrak hauekin? Zer irabazten dugu? Eta zer galdu? Sekula pentsatu al duzu?
  • Eta zein dira, halaber, gizonok pairatzen ditugun errepresio eta zapalkuntza motak?  Zertara garamatzate?

Ezta kasualitatea Gizon Taldeko kide orok, modu batean edo bestean, haurtzaro eta gaztaroko bizipenen antzerako ondorioak jasatzea. Hala nola, gogorra izan beharrak sortzen duen zapalkuntza, gizon ereduak ez jarraitzearen ondorioz jasandako errepresio eta beste gizonengandiko bazterketa, amorru hori kudeatzearen zailtasuna… Nork ez du ba presiodun lapikoaren antzera kudeatu bere amorru eta ezina hauek kudeatzeko bide hori onena ote den pentsatu gabe? Eta lehertu ondoren zein da geratzen den emozioa?

Besteak beste, hauek izan ziren taldearen lehen saioetan atera ziren hausnarketak, eta, ziurrenik, oraindik soka luzea izango dutenak. Gai horien inguruan hausnartzeko hainbat topaketa eta bilera izango dituzte ikasturtean zehar Gizon Taldeko kideek.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu