Mondragon Unibertsitatea zenbakitan


Mondragon Unibertsitatea unibertsitate praktikoa, berritzailea eta konprometitua da, personen garapenean oinarritzen dena eta enpresaren eta gizartearen beharrei erantzuteko lan egiten duena. Mundu errealeko erronkei aurre egiteko prestatzen ditu bere ikasleak, eta jardun horretan dabiltza irakasleak eta ikertzaileak ere; hortaz, Mondragon Unibertsitatean, ezagutzak eta ezagutzaren aplikazioak ez dute mugarik.

 

Mondragon Unibertsitatearen datuak:

  • 7 ezagutza-arlo lantzen ditu Mondragon Unibertsitateak: Ingeniaritza, Ekintzailetza, Enpresa Kudeaketa, Hezkuntza, Humanitateak, Komunikazioa eta Gastronomia
  • 10 campus ditu guztira: Arrasate, Goierri, Orona Ideo eta Bilbo (Bilbao Berrikuntza Faktoria eta Zorrotzaurre), Oñati, Bidasoa, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Donostia.

Horrez gain, laborategiak ditu estatu mailan (Madril, Bartzelona eta Valentzian), eta baita nazioartean ere (Seul, Shangai, Querétaro eta Pueblan).

  • 400 ikasle gradu, master eta doktorego programetan dabiltza.

Ikerketa ere enpresaren eta gizartearen beharretara egokituta egiten da, hau da, egungo nahiz etorkizuneko erronak errealei aurre egiteko helburuarekin. Horregatik, enpresekin hartu eman estua du Mondragon Unibertsitateak esparru honetan ere. Horren erakusle da, besteak beste, ikerketa kolaboratiboak duen presentzia.

  • U-Multirank sailkapenen, estatuko lehen postuan dago unibertsitatea transferentziari dagokionean; Europan, (aztertutako 1.600 unibertsitateetatik) 37. postuan kokatzen da.
  • 240 enpresarekin dihardu elkarlanean.

Baina zenbaki eta proiektu hauek guztiak egi bihurtzeko ezinbestekoa da pertsona ekintzailea izatea, eraldatzeko grina eta jakin-mina duena. Horrelako pertsonak hezteko MENDEBERRI 2025 deituriko hezkuntza-eredua garatu du Mondragon Unibertsitateak.

MENDEBERRI 2025en helburua pertsonen prestakuntza pertsonala, soziala eta profesionala dira, etorkizuneko erronka profesionalei aurre egiteko eta pertsona eta herritar gisa garatzeko gai izan daitezen. Datu horien itzalean, beraz, Mondragon Unibertsitatean hezkuntza-eredu berritzailea dago, giltzarri dena datu horiek eduki ahal izateko.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu