Nazioarteko begirada duen unibertsitatea


Mondragon Unibertsitatea bere inguruan errotua dagoen unibertsitate hurbila da. Konpromiso irmoa du bizi duen errealitatearekin, bertan bizi diren pertsonekin eta bertako enpresekin. Era berean, nazioarteko begirada du, kanpora irekita dago eta ezagutza eta pertsonen mugikortasuna sustatzen du kalitatezko beste hezkuntza-erakunde askorekin elkarlanean.

Bere hezkuntza-eredu propioa mundu zabalean hedatzeko bokazioa du, nazioarteko proiektuen bidez eta atzerriko unibertsitateekin sinatutako aliantzen eta hitzarmen bidez. Mugikortasunak unibertsitatean duen ubera bokazio horren seinale da. Izan ere, 1972an eman zien hasiera Mondragon Unibertsitateak mugikortsun programei, Erasmus programa sortu baino 20 urte lehenago, alegia.

Gaur egun, mugikortasun programetan parte hartzeaz gain, Mondragon Unibertsitateak hurrengo laborategietan gauzatzen du bere jarduera:

  • Queretaro (Mexiko)
  • Pueblo (Mexiko)
  • Shangai (Txina)
  • Seul (Hego Korea)

 

 

Mondragon Unibertsitatean ikasleen mugikortasuna formakuntza proiektuaren parte da, hizkuntza eta kulturarteko konpetentziak funtsezko elementuak baitira geroz eta globalagoa den mundu honetan.

Mugikortasuna Gradu, Master eta Doktoregoan sustatzen da hainbat programen bidez, mugikortasun motaren eta herrialdearen arabera. Guztira, unibertsitateko ikasleek hiru mugikortasun programen artean egin dezakete aukera:

  • Praktikak eta proiektuetarako mugikortasuna: ikasleak nazioarteko enpresa batean egin dezake proiektua edo praktikaldia. Eskoletan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera dute atzerrian.
  • Atzerriko egonaldiak: Atzerriko errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera dute eta hemen ikasitakoarekin alderatu. Horretarako, besteak beste, prestakuntza-bidaiak edo learning journeys-ak ditu Mondragon Unibertsitateak.

practicas-estancias-extranjero

Nazioarteko ikasleak

Testuinguru honetan, Mondragon Unibertsitateak urtero-urtero 300 nazioarteko ikasle inguru jasotzen ditu gradu, master eta doktorego programetan.

Hainbat programa esparru geografiko jakin batera mugatzen dira. Hauetako bat IBERINSA da, Frantzian eta Espainian lan egin ahal izateko titulu bikoitza  (Mondragon Unibertsitatea eta INSA Toulouse unibertsitateena) bi espezialitateetan (Mekanikako Ingeniaritza eta Informatika eta Sareak) ahalbidetzen duena.

Mondragon Nazioarteko Hezkuntza (MEI) da bestea. Alecop, MONDRAGON Korporazioak eta Mondragon Unibertsitateak sustatutako erakundea da eta nazioartean goi-mailako hezkuntza erakundeak bultzatzea eta kudeatzea du helburu.  Kolonbiako Unipanamericana Fundacion Universitaria eta Universidad Mondragon Mexico unibertsitateak MEI sareko partaideak dira.

Captura de pantalla 2020-01-30 a las 9.28.27

Erasmus egonaldiak

Mundu zabalari begira, Mondragon Unibertsitateak lankidetza akordioak ditu Ipar eta Hego Amerika, Europa, Asia eta Ozeaniako 30 herrialde baino gehiagoko 250 unibertsitaterekin, ikasleen Erasmus egonaldietako geltoki izan daitezkeenak.

Ikasleek, bai Euskal Herritik atzerrira doazenek, bai kanpotik Mondragon Unibertsitatera datozenek, oso positibotzat jotzen dute atzerriko egonaldia. Biziki balioesten dute, arlo akademikoan ikasitakoa ez ezik, kultura, hizkuntza eta jendarte ezberdinak ezagutu eta konpetentzia sozial eta pertsonalak garatzeko parada eskaintzen dien aukera hau.

Ikasleek beren atzerriko bizipen pertsonalak partekatzen dituzte Ikasleak Munduan webguneko atalean, eta beste ikaskideei esperientzia hau baliatzera animatzen diete.

 

 

 

 

 

 

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu