PBL proiektuak: ez erakutsi, utzi ikas dezaten


49617671862_61b1af3724_k

PBL edo Problem Based Learning hezkuntzako metodologia bat da, arazoen irtenbidean oinarrituta. PBLen bidez, ikasleak etorkizunean lan egingo duen modu berean ikasten du, benetako arazoei aurre eginez eta irtenbide bat emanez. PBL metodologia Mondragon Unibertsitatean erabiltzen da, zehazki, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ingeniaritza graduetan. Gradu hauetan ikasleek, seihileko bakoitzean, PBL bat burutzen dute taldeka, ikasgelan ikasitakoa modu praktiko eta errealean aplikatuta proiektu baten bidez.

PBL eredua Europa iparraldeko eta Estatu Batuetako unibertsitateetan erabiltzen dutenaren parekoa da eta, bertan, ikasleak garatzen du erabakiak bere kabuz hartzeko eta bere bideari ekiteko gaitasuna. Zeharkako konpetentziak eskuratuta, ezagutza teoriko-teknikoak lortzeaz gain, ekintzailetza zer den eta ekinaren sena lantzen ere ikasten du. Hainbat konpetentzia eskuratzen ditu, hala komunikazio eraginkorra, nola lidergoa edo erantzukizuna, baita jarrera proaktiboa eta eraikitzailea eta erabakiak hartzeko gaitasuna ere.

Finean, benetako arazoei aurre eginez, ikasleak irudimena, ekimena, sormena eta autonomia lantzen ditu. Aldi berean, ikaslea taldean lan egiteko prestatzen da, erantzukizunak eta konpromisoak barneratuz, eta ikasketekin inplikatzen da.

PBL metodologian, bestalde, irakasleak ez dira soilik eskola ematen duten pertsonak, laguntzaileak baizik. Horrenbestez, irakasle-ikasle harremana hurbilagoa da eta, aldi berean, eskakizun maila altua mantentzen da ikaslearekiko, etengabeko ebaluazio prozesu global baten bitartez.

Metodologiaren funtsa esaldi honetan laburbiltzen da: Ez erakutsi, utzi ikas dezaten.

Aurten egindako hainbat PBL proiektu

Ezagutu ditzagun, bideo hauen bidez, ikasturte honetan egindako hainbat proiektu. Bertan ederki azaltzen da PBL bakoitzaren garapena faseka:

Ingeniaritza Biomedikoko 3. mailako ikasleek hiru proiektu azaltzen dituzte bideo honetan: Ingeniaritza Biomedikoko PBLak:

  • Inkubadora itxi bat
  • Inkubadora ireki bat
  • Inkubadora bat fototerapiarekin

Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako 2. mailako ikasleen proiektua:

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako 3. mailako ikasleen proiektua:

Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoa unibertsitate masterraren ikasleek proiektu hau garatu dute:

  • Legazpi Intergeneracional: ‘Garapen komunitariorako eta zahartzerako belaunaldien arteko lotura sustatzen duten zerbitzuak diseinatzea’.

32590878304_ba65bd8197_c

Aurtengo salbuespenarekin, azken urteetan PBL Day antolatu da urtero Orona Ideo campusean. Ekitaldi honetan, graduetako zein masterretako ikasleek beraien PBL proiektuak aurkeztu ondoren, enpresetako eta unibertsitateko adituek osatutako epaimahai batek onenak aukeratzen ditu. PBL Day modu ederra da plazara ateratzeko Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-ereduaren ezaugarri esanguratsuenetako bat: ‘learning by doing’ izenekoa.

 

 

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu