Garapen Jasangarriko Helburuak Mondragon Unibertsitatean


ODS

 

Garapen Jasangarriko Helburuak (GJHak) edo Helburu Globalak 17 dira, elkarri lotuak, eta guztiontzako etorkizun hobea eta jasangarriagoa lortzeko plana izateko diseinatu dira. GJHak 2015ean ezarri zituen Nazio Batuen Batzar Nagusiak, eta 2030erako lortu nahi dira. Nazio Batuen Erakundearen hitzetan “Pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plan bat da, zeinek bake unibertsala eta justiziarako sarbidea indartzeko asmoa baitauka”.

Mondragon Unibertsitatea GJHeko edo 2030 Agendako 17 helburuak jasoak ditu 2021-2024rako Plan Estrategikoan eta, pertsona erdigunen jartzen duen unibertsitate kooperatiboa izanik, helburu hauek modu aktibo eta transbertsalean nahi ditu sustatu.

Izan ere, helburuetako batzuk –’Kalitate oneko hezkuntza’ (GJH4), ‘Genero berdintasuna’ (GJH5), ‘Lan duina eta hazkunde ekonomikoa’ (GJH8) eta ‘Bakea, justizia eta instituzio sendoak’ (GJH16), besteak beste– oso errotuta daude unibertsitatearen izaeran. Baina 2021-2024 Plan Estrategikoaren baitan, Mondragon Unibertsitateak GJHetan sakontzeko hautua hartu du eta aipatutakoez gain, beste helburu batzuk lantzen hasita dago, fakultate guztien eta unibertsitate komunitatearen eragile desberdinen konplizitatearekin.

Besteak beste, pausuak ematen ari dira ondoko helburu hauetan : ‘Energia eskuragarri eta ez kutzatzailea’ (GJH 7), ‘Ekoizpen eta kontsumo arduratsua’ (GJH 12), ‘Desberdintasunen murrizketa'(GJH 10) eta ‘Osasuna eta Ongizatea'(GJH 3). ‘Desberdintasunen murrizketari’ dagokionez, esaterako, Ekitatea Bultzatzen eta Bekabide egitasmoak jarri dira martxan egoera zaurgarrian duden familia eta ikasleei laguntzeko.

Ingurumenarekiko ardura

‘Energia irisgarria eta ez kutsagarriaren’ testuinguriuan, datozen hiru urteetan zehar fakultate guztietan garatuko den “MUCS-campus zirkular eta jasangarria” proiektua aipatu beharra dago. Proiektu horren bidez unibertsitatearen eraginkortasuna handitu nahi da eta eta haren ingurumen-aztarna murriztu, besteak beste, ekonomia zirkularrak eskaintzen dituen abantailez baliatuta.

Ingurumenarekiko ardurak bultzatuta, hainbat neurri praktiko abiatu dira dagoeneko hainbat fakultate eta campusetan, ‘Ur garbia eta saneamendua’ (GJH 6), ‘Ekoizpen eta kontsumo arduratsua’ (GJH 12) edo ‘Klimaren aldeko ekintzak’ (GJH 13) helburuen gomendioei kasu eginez. Goi Eskola Politeknikoan, adibidez, energiaren kontsumoaren diagnostikoa egin ondoren, energia berriztagarrien aldeko apustua egin da eta eguzki panelak jarriko dira.

Ildo beretik, Enpresagintza fakultatean, ur kontsumoa gutxitzeko hainbat neurri ezarriko dira eta energia berriztagarriekin bat egin dute. Hartara, Oñatin Cegasaren Kosorkuntza Elektrikoaren Planari esker, gasaren aurrezki energetiko garrantzitsua lortuko da, %50ekoa, hain zuzen. Bestalde, plastikoaren erabilera sahiesteko kristalezko ur botilak erabiltzen dira, baita unibertsitateko merchandising-eko opari gisa ere.

Mugikortasuna

Barne mugikortasunaren alorrean ere ari dira, poliki-poliki, “plan berdea” hedatzen. Hartara, Humanitate eta hezkuntza Zientzien Fakultatean auto partekatuak bultzatzeko parking espezifikoak ahalbidetu dituzte eta distantzia laburrak egiteko bizikletak eskaintzen dira campusean bertan. Horrez gain, campusen arteko joan-etorriak bizikletan egiteko sustatu nahian panel informatiboak ere jarri dira. Eta Basque Culinary Centerren bertako erabiltzaileei eskaintzen zaien taxiak hibridoak dira beti.

Osasuna, ongizatea eta genero berdintasuna 

Osasuna, ongizatea eta genero berdintasuna negoziaezinak dira Mondragon Unibertsitatean, unibertsitatearen DNAn txertaturiko balioak baitira. Hartara, vending makinetan produktu osasuntsuak sartu dira eta fakultateetako jangela eta jatetxeetan aukera barazkijaleak eskaintzen dira. Basque Culinay Centerrek, gainera, elikadura osasuntsuan eragiteko gidak argitaratu ditu eta, ‘Goserik ez’ (GJH 2) helburuarekin bat eginda, Caritasekin elkarlanean 1.000 menu banatu zituen.

Azkenik, ‘Genero Berdintasunaren’ (GJH 5) helburuari erreparatuz, Berdintasun Planak eta Batzordeak sortu dira unibertsitateko lau fakultateetan.

Mundua eraldatzea guztion lana da eta, helburu jakin eta errealista batzuk ondo definituta, errazagoa da, bakoitzak bere eremutik, norantz jo behar dugun jakitea etorkizun bidezkoagoa, iraunkorragoa eta berdintasunezkoagoa lortzeko.

Informazio-iturri nagusia: MUniversitas aldizkaria (50 zenbakia, 2022). Irudia: Wikipedia.

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu