Mugitu zaitez Kirol Zerbitzuarekin


DSC_0015

Gure arbasoekin alderatuta, askoz gutxiago mugitzen gara. Lanean edo ikasten, gutariko askok eserita ematen dugu ia egun osoa, ordenagailu baten aurrean eta, oro har, gure bizitza sendentarioagoa da.

 

Eta sedentarismoak ondorio lazgarriak dakartza; gure ongizate fisiko, psikologiko eta osasunean eragina dutenak.

 

Kirola egitearen onurak, aldiz, askotarikoak dira, fisikoak zein mentalak:

  • Forma fisikoa eta erresistentzia hobetzen ditu.
  • Arteria-presioa erregulatzen du.
  • Hezur-dentsitate ona mantentzen laguntzen du.
  • Malgutasuna hobetzen du.
  • Muskuluak, tendoiak, lotailuak eta artikulazioak indartzen ditu.
  • Pisua galtzen laguntzen du.
  • 2. motako diabetesa izateko arriskua murrizten du.
  • Estresa murrizten du.
  • Loa errazten du.
  • Antsietateari aurre egiten laguntzen du.
  • Autoestimua hobetzen du.
  • Agresibitatea eta haserrea gutxitzen ditu.
  • Antsietatea eta larritasuna murrizten ditu.
  • Depresioari aurre egin.
  • Kontzentrazioa hobetzen du.

Mondragon Unibertsitateko ikasleen zein langileen artean bizi ohitura aktibo eta osasuntsuak sustatzeko, Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak urtero urtero makina bat ekintza (ikastaroak, txapelketak, entrenatzaile pertsonalak…) antolatzen ditu. Aurtengo ekintza guztien zerrenda 2022-2023 Ekintzen Programan jasota dago.

Iaz, 1.833 erabiltzaile

Besteak beste, honako ekintza hauek eskainiko ditu ikasturte honetan Kirol Zerbitzuak:

  • Ikastaro eta irteerak, garaian garaiko jarduerak praktikatzeko aukera: osasun jarduerak (abdominalak, masajeak, yoga, ibilera nordikoak, MU Fit…); uretako ekintzak (surfa, piragua, arrauna); mendiko ekintzak (eskalada, irteerak, zaldiketa, espeleo-abentura); elurretakoak (astebarruko zein asteburuko eski irteerak), eta abar.
  • Zure kabuz ekintzak: Entrenatzaile Pertsonala, Kirol Abonuak eta Gimnasioetan izen-emate abantailatsuak, Material mailegua, Instalazioen alokairua, Bizikleta mailegua eta Strava.
  • Osasuna: Athloneko kirol medikuntza zentroan kirol azterketak.
  • Txapelketak eta Kirol Taldeak: Pilota, Surf, Herri Kirolak, Karting-eko txapelketak…edota unibertsitateen arteko txapelketetan parte hartzeko aukera.

2021-22 ikasturteari dagokionez, 1.833 erabiltzaile (510 neska eta 1.323 mutil) izan zituen Kirol Zerbitzuak eta, guztira, 4.683 izen-emate eman ziren ekintza desberdinetan. Hemen duzu ikusgai iazko sasoiaren bideo-laburpena.

Ez galdu aukera eta izan kontuan unean uneko ekintza guztiak kirol-agendaren bidez. Gainera, ikaslea bazara ECTSak lortzeko aukera izango duzu eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeagatik. Gehiago jakiteko, ikusi Goiena Telebistaren bideo hau: Unibertsitate garaian ere, gorputza mugitzeko aukera ematen du MUk. 

Animatu eta aurten mugitu zaitez Kirol Zerbitzuarekin!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu