Mendeberri 2025: etorkizuneko pertsonak hezteko hezkuntza eredua


Etorkizunera begira jarri aurretik, atzera begiratu beharra dago. 2014-2015 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateko ikasle, enpresa, ikasle potentzial, irakasle eta langileak batu eta, elkarlanean, MENDEBERRI 2025 prozesuari ekin zitzaion, unibertsitateko hezkuntza-eredua trazatzeko.

Ereduak etorkizuneko profesionalen heziketan eta norbanakoaren garapenean jartzen du arreta eta horretarako sei ardatz identifikatu dira, zeinak Mondragon Unibertsiateko tituludunek lortu beharko dituzten.

  1. Munduko herritarra:sustraiei errotuta egongo da, baina, era berean munduko herritarra izango da. Munduko arazoez kezkatzen da eta gizartea hobetzeko elkarlanean sinesten du.
  1. Identitatea eta helburu pertsonalak:Erronkak jartzen dizkio bere buruari eta horiek lortzeko ahalegina egiten du. Bere burua ezagutzen du eta hobetzeko aukera horiek baliatzen ditu identitate libreagoa eta independenteagoa izateko.
  1. Ikastun malgua:aldaketarako eta berrikuntzetarako prest dago, honela, testuinguru berriei aurre egiteko gai izango da.
  1. Ikastun aktiboa:bera da protagonista. Jarrera proaktiboa du eta badaki zein diren bere ikaskuntza-estrategiak.
  1. Komunikatzailea eta komunikazioaren bideratzailea: hizkuntzak, teknologiak eta komunikabideak ezagutzen ditu. Horri esker, hainbat kulturatako pertsonekin komunikatu daiteke eta erronkei aurre egiteko gai da.
  2. Kooperatiboa:komunitate baten kide sentitzen da. Taldearen balioak eta printzipioak bereganatzen ditu, eta norbere ongizatearen gainetik jartzen du komunitatearen ongizatea.

Ondotik, arestian aipatutako sei ardatz horiekin erlazioa duten konpetentzien garapenean lagunduko duten marko pedagogikoa garatu da. Eredu horretan unibertsitate-curriculumeko oinarrizko sei elementu hauek dute tokia:

MENDEBERRI 2025 eusk.indd

Behin hezkuntza-eredua definituta, ikasleak bizitzarako konpetentzietan oinarritutako hezkuntzan heziko dira.  Hau da, ikaslea ez da soilik esparru profesionalerako heziko; ikaslea pertsona den heinean, herritarra, bizitzarako ikaskuntza ere jasoko du.

Horretarako, ikaskuntza-inguruneak ezinbesteko garrantzia dauka; hots, ikasgela tradizionalaren irudiak, jarduerak eta aukerak zabaltzeak. Ikaskuntza erdigunean jartzen da hezkuntza-dinamikak eta -inguruneak diseinatzerako garaian. Izan ere, inguruneak profesional eta gizaki gisa behar dituzten gaitasunak garatzen lagundu behar die.

Hori da Mondragon Unibertsitateak eskuartean duen erronka. Gu guztion erronka. Hemen eta orain gertatzen diren aldaketez jabetu eta etorkizunerako bidea egitea. Has gaitezen, beraz, bidea egiten.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu