Ingeniaritza Fakultatea, enpresetatik hurbil


30102018-_A7A0371

 

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate praktikoa da, enpresa-errealitatean murgilduta dagoena. Bere prestakuntza enpresaren eta gizartearen beharretara bideratuta dago, mundu errealeko erronkei aurre egiteko, non ezagutzak eta ezagutzaren aplikazioak ez duten mugarik. Enpresekin lankidetzan jarduteko ingurune eta eredu berritzaileak garatzen ditu eta hezkuntza-eskaintzan teknologikoki punta-puntako tresnak eta abangoardiako ekipamenduak hartzen ditu barne.

Ezaugarri horiek Mondragon Unibertsitatea osatzen duten Fakultate guztiei dagozkie baina, Goi Eskola Politeknikoaren kasuan, enpresekin estuki kolaboratzea bere nortasunaren parte da, aspalditik.

Goi Eskola Politeknikoan hainbat lankidetza-eredu sustatzen dira, enpresei lehiakortasun teknologikoa areagotzen laguntzeko. Hartara, 20 enpresarekin ditu epe luzeko kolaborazio hitzarmenak sinatuta: AR Racking, Shuton, Developair, Ekide Group, Batz, Fagor Ederlan Group, Ampo, MONDRAGON Korporazioa, GH Cranes & Components, Fagor Arrasate, ITP Aero, Orona, CAF, Ingeteam, Matrici, Open Cloud Factory, Velatia, Irurena Group, Laboral Kutxa eta Ubikare.

Punta-puntako instalazioak eta ekipamendu teknologikoak

Goi Eskola Politeknikoak lehen mailako azpiegitura teknologikoa duenez bere laborategietan, punta-puntako instalazioak eta ekipamendu teknologikoak jartzen ditu enpresen eskura. Izan ere, sei enpresek dituzte berrikuntza laborategi propioak unibertsitateko instalazioetan.

Unibertsitatearen eta enpresaren arteko harreman egonkor horiei esker, ikerkuntza- eta transferentzia-ereduak punta-puntako ezagutza eta teknologia garatzeko aukera ematen du, maila globalean lehiatzeko. Hain zuzen, azken hiru urteetan %6 igo da Goi Eskola Politeknikoak enpresekin egindako transferentzia proiektuen kopurua, unibertsitate-enpresa harreman honen eraginkortasuna sendotzen doan seinale.

Kolaborazio sare honi esker, enpresak unibertsitateak egindako bigilantzia teknologikoaz ere baliatzen dira, jakiteko zeintzuk diren merkatuko joerak eta etorkizunari aurrea hartzeko une oro. Hartara, urtero bitan antolatzen da Foro Teknologikoa enpresekin batera joera berriak aztertzeko, eta etorkizuneko langile-profilen diagnosia egiteko.

Ekimen mota hauen abidideak dira, esaterako, SPRIk sustatutako Basque Digital Innovation HUB (BDIH) iniziatibaren Deep Dive jardunaldiak, non mota guztietako enpresak Goi Eskola Politeknokora etortzen diren ekipamendu teknologioak ezagutzera; material berriei, elektrizitate-sare digitalari edo osasungintzako gailuei buruz, kasuan kasu.

Ikasi eta lan egin

Ondorio horietan oinarrituz, estrategia akademikoak egokitzen dituzte enpresen beharrei erantzuteko eta ingeniaritzako ikasle guztiek egiten dute ikasketa amaierako proiektua enpresa edo erakunde batean. Urtero 1.000 ikaslek baino gehiagok uztartzen dituzte lana eta ikasketak eta horrek talentu gaztea identitifikatzen ere laguntzen die enpresei.

Unibertsitatearen  eta enpresaren arteko harreman estu eta emankor honen emaitza ere bada ingeniaritzako ikasle egresatuen laneratze-tasa: gaur egun %91ra heltzen dena, hain zuzen.

Bideo honetan sakondu daiteke ‘Ingeniaritza fakultatea enpresekin lankidetzan’ gaiari buruz.

      

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu