Goi Mailako heziketa zikloetako 1.mailako ikasleen gurasoekin bilera Arrasaten


Azaroaren 18an Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Goi mailako heziketa zikloetako 1.mailako ikasleen gurasoekin bilera egin zen.

50 pertsona inguru etorri ziren beraien seme-alaben ikasketen inguruko informazioa jaso eta instalazioak ezagutzeko asmoz. Aurkezpen orokorraren ondoren, tailerrak, laborategiak eta informatikako gelak bisitatu zituzten.

Lunch batekin bukatu zen ekitaldia eta bertan gurasoek beraien seme-alaben tutoreekin berriketaldia izateko aukera izan zuten.

Mondragonen egindako bileraren argazkia

Arrasaten egindako bileraren argazkia

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu