Erasmus+, aprobetxatu beharreko aukera bat, goi mailako heziketa zikloko Robotikako ikaslearen esanetan
Jon Iglesias Eskoriatzakoa da eta 19 urte ditu. Automatizazioa eta Robotika Industrialeko Goi-mailako zikloa ikasten ari da Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP). Erasmus+ -eko beka eskatu zuen eta martxoan joan zen Irlandara praktikak egitera.
Zergatik aukeratu zenuen ERASMUS+?
Etxean asko animatu ninduten beka eskatzera eta apuntatu egin nintzen, nahiz eta interes gehiegirik ez nuen jarri hasiera batean. Hala ere, beka eman zidatenetik gogoak handitzen joan ziren eta azkenerako irrikitan nengoen atzerriko esperientzia bizitzeko. Aprobetxatu beharreko esperientzia bat da, noski.
Nora joan zinen ERASMUS+ -eko bekarekin?
Irlandara , Kork –eko hirira hain zuzen ere. Aurretik sekula joan gabe, eta esperientzia berri bat izango zelakoan joan nintzen. Gainera nire ingelesa hobetzeko aukera paregabea ere zen.
Non egin zenituen praktikak ?
ALPS Electrical izeneko enpresa baten. Osagai elektronikoak egiten zituen enpresa bat zela jakin nuen hasieran, ezer gutxi gehiago..
Zenbat denborarako joan zinen?
Hiru hilabetetarako, FCT praktiken garai berbera.
Nola izan zen dokumentazio guztia prestatu eta biltzea?
Paper guztiak bete eta aurkeztea erraza izan zen , laguntza eta argibide asko jaso nituen, tramitazio guztiak egiterakoan eta zailena hegaldia aurkitzea suertatu zitzaidan.
Pisu elkarbanatu batera joan nintzen, beraz bidaia baino lehen dena prest zegoen.
Eskerrik asko Jon zure esperientzia gurekin partekatzeagatik!!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu