DUAL sistemaren aurkezpen saioa MGEP-en


Hilabete honetan DUAL sistemaren bi aurkezpen egin dira Mondragon Goi Eskola Politeknikoan, bata Otsailaren 7-an Iturripe-ko eraikinetan eta bestea Otsailaren 3-an Garaia Berrikuntza Guneko eraikinean.

Bertan ikasleek DUAL sistemaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zuten, bai ikasleen ikuspuntutik eta baita enpresaren ikuspuntutik ere.

Goi Mailako Heziketa Zikloetako koordinatzailea den Gorka Aretxagak eman zion hasiera ekitaldiari eta ondoren, praktikak eta DUAL sistemaz arduratzen diren Osane Lizarralde eta Mikel Garciak egin zuten programaren aurkezpena.

Ondoren enpresetako bi ordezkariek lan munduko ikuspuntua azaldu zieten ikasleei. Bata CMZ-ko Mikel Noguerol izan zen, eta bestea Zigor Corporación-eko Javier Ramirez. Ikasleen esperientzia ezagutzeko DUAL sisteman ikasten ari diren Beñat Agiñako Zigor Corporación-en dagoena, Mikel Burguera HUHEZI-n dagoena, Mikel Teran Mecaninor mecanizados-en, Olatz Pagaldai ULMA Packaging-en dagoena eta Adrian Alonso CMZ-n dagoena izan genituen hitzlari.

Ikasleek eta enpresetako ordezkariek oso ondo baloratu zuten ikasteko sistema hau eta MGEP-etik bide hau bultzatzen jarraitzeko eskatu ziguten.

DUAL mondragon Mikel Noguerol CMZ

 

DUAL mondragon Javier Ramirez Zigor Corporacion

 

DUAL mondragon Beñat Agiñako Zigor Corporacion

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu