Mizar enpresaren hitzaldia diseinuko tituloko ikasleei


Gaurko egunez, Apirilaren 5ean, 1 CFGS Diseinuko ikasleek Mizar enpresatik Gorka Fernandezen bisita izan dute.

Mizar, fabrikazio aditiboetan kokatuta dagoen enpresa da. Hiru dira Mizarren esparru nagusiak: aeroespaziala, medikuntza eta industriala. Punta puntako instalazioak dauzkate, aleazio metalikoen sinterizazioa elektroi-sortaren bidez (EBM),  aleazio metalikoen sinterizazioa laserraren bidez (DMLS), polimeroen sinterizazioa laserraren bidez (SLS), urtutako plastiko teknikoen deposizioa (FDM) eta garbiketa eta akaberako prozesuen inguruko azalpenak eman dizkigu. Teknologia hauen nondik norakoak arakatzen egon gara, bakoitza noiz eta zertarako erabiltzen den aztertuz.

Hitzaldian zehar, Gorkak eredu praktikoak eta azalpen teorikoak tartekatu ditu. Teknologia desberdinekin garatutako piezak ekarri dituenez, oso erreza izan da emandako azalpenak jarraitzea.

Zikloko ikasle eta irakasleen aldetik, mila esker zure esperientzia gurekin tartekatzeagatik Gorka!

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu