Ziklotako Ikasleen gurasoak MGEPen


2017ko azaroak 22an Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Heziketa Ziklotako lehenengoko mailako ikasleen gurasoak gonbidatu genituen MGEPera.

Hasieran bilera orokor bat antolatu zen, harrera Carlos Garciak, MGEPeko zuzendari orokorrak eta Gorka Aretxagak, MGEPeko Goi Mailako Lanbide Heziketako formazioko arduradunak egin zutelarik.

Hona hemen sarrera aurkezpeneko irudi bat:

Gero MGEPeko Heziketa zikloko Espezialidadeka taldetxoak egin ziren, non tituloko arduradun bakoitzak, beste bilera txiki bat egin zuen, hezkuntza eredua eta seme alaben ikasketa prozesuaren garapena aurkeztu zelarik. Laborategiak eta tailerrak bisitatzeko aukera ere izan zen.

Hona hemen beste hainbat irudi:

 

Azkenean, atsedenalditso bat egiteko aukera izan zen, oraingoan, MGEPeko Biteri ikastetxeko jangelan.

Gurasoak uneoro tutore eta irakasleekin hitzegiteko aukera izan zuten, edozein zalantza edo kezka argitu ahal izateko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu