DUAL programaren aurkezpena GOi mailako Ziklo FP 1go mailako ikasleei, ULMA Handling eta ULMA Packaging-ekin


Gaur, goizeko 9retan hasita, DUAL programaren aurkezpena egin diegu Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako lehenengo mailako ikasleei. Helburua DUAL programa honen berri ematea eta ikasleak motibatzea ekainatik aurrera programan parte hartzera animatu daitezen izan da .

  1. eta 2. mailako DUAL ikasle ordezkariak ULMAko ordezkariekin eta irakasle arduradunekin ekitldia amaitzerakoan

Horretarako, ULMA Packaging eta ULMA Handling Systems-eko Giza Baliabideetako Esther Ugaldea eta Sandra Marcelino, hurrenez hurren, izan ditugu gurekin. Beren enpresetan zer nolako profilak behar dituzten eta DUAL programarekin izan duten esperientzaren berri eman digute. Orohar, esperientziarekin pozik agertu dira biak eta programak dituen indarguneak azpimarratu dituzte, bai ikaslearentzako – enpresaren errealitatera hurbiltzen duelako eta zeharkako gaitasunak lantzen laguntzen diolako -, baita enpresarendako ere talentuaren identifikazioan eta erakartze prozesuan rol garratzitsua jokatzen duelako.

LMA Packaging eta ULMA Handling Systems-eko Giza Baliabideetako Esther Ugaldea eta Sandra Marcelino, MGEPko 1,mailako Goi mailako FP ziklo ikasleei zuzentzen

ULMA Packaging eta ULMA Handling Systems-eko Giza Baliabideetako Esther Ugaldea eta Sandra Marcelino, MGEPko Goi mailako zikloko DUAL koordinatzilea den Mikel Garciarekin 

Jardunaldian DUAL programan ari diren Mondragon Goi Eskola Politeknikoko  Goi mailako zikloko bost ikaslek ere beraien bizipenen berri eman digute. Orohar, lana eta ikasketak uztartzeak esfortzua eskatzen duela aitortu digute baina era berean oso aberasgarria izan zaiela errekonozitu dute. Izan ere, bertaratu diren lehenego mailako ikasleak animatu dituzte programan parte hartzera, esfortzuak pena merezi izan duelako.

MGEPko Goi mailako zikloko 2.mailako 5 ikasle DUALek beraien esperientzia azaldu zuten:  Diseño: Gonzalo Bueno (DUAL – MGEP), Mekatronika: Iñigo Lizarralde (DUAL – BIELE), Robotika: Aitor Urizar (DUAL – ULMA Packaging) eta Juan Bilbao (ULMA Manutención), ASIR: Christian Hernández (DUAL -Athlon

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu