EKIDE enpresak Hetel saria jaso eta Elektroteknikako zikloko DUAL ikaslea den Unai Cagigasek ekitaldiko protagonista bilakatu zen


HETEL-eko ekitaldi honetan bildu dira, beste batzuen artean, Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua eta, Cristina Uriarte, Hezkuntza Sailburua; euskal LH-ren inguruan, eta batez ere, 4.0 iraultzari buruz beraien ikuspegia eman dezaten. Gainera, HHTEK – HETEL Hiruki Teknologikoak mahai-inguruetan parte- hartu zuten enpresa eta ikasle batzuk ere parte- hartu dute (Iker Usabiaga – Danobat, Elur Mujika – Bellota eta Josu Etxebarria – RPK eta Sarah Yamamoto – Egibide, Zigor Akarregi- Lea Artibai eta Unai CagigasMGEP-eko Automatizatutako Sistema Elektroteknikoko Goi mailako Zikloko ikasle DUALA). Eta MGEP-eko LH-ko ordezkariek babestu zutena, Gorka Aretxaga koordinatzaileak eta MGEP-eko goi mailako graduko hainbat titulutako koordinatzailek.

Unai Cagigas, MGEP-eko automatizatutako Sistema Elektroteknikoko Goi mailako Zikloko ikaslea, 

 Joseba Mandaluniz, EKIDE taldeko lehendakaria, eta MGEP-eko Lanbide-Heziketako Goi mailako Zikloko ordezkariak, 

Haritz Barrutia, Mekatronika Industrialeko Zikloko Koordinatzailea eta Mikel García, Fabrikazio Mekanikoko Diseinu Zikloko Koordinatzea.

Julen Elgeta, HETEL-eko lehendakariak azaldu du HETEL Sari honek euskal LH-rekin iraulitako erakundeak saritu nahi dituela, eta aurten Confebask, Parke teknologikoen Sarea eta Gipuzkoako Ekide enpresa izan dira. Roberto Larrañaga, Confebask-eko Lehendakaria, Itziar Epalza, Parke teknologikoen sareko Zuzendaria eta Joseba Mandaluniz-ek, Ekide taldeko Lehendakariak Eusko Jaurlaritzako sailburuen eta Julen Elgeta, HETEL-eko lehendakariaren eskutik jaso dute saria.

Joseba Mandaluniz, EKIDE taldeko lehendakaria, Arantza Tapiaren eskutik saria jasotzen.

Joseba Mandaluniz, EKIDE taldeko lehendakaria, saria eskertzen.

Ekitaldian erakunde eta instituzio mailako ordezkaritza zabalak parte hartu du, eta HETEL-etik balioetsi da, Euskadiko LH-ren aurrerapenerako hain beharrezkoa den lankidetzarako bulkada eta ahalegina lerrokatzea. Abantean!!!!


Ordezkaritza instituzional zabala.

Ekitaldiaren inguruko berriak ikusteko: HETEL, DEIA, PARKE, ….

Hona hemen ekitaldiko hainbat bideo:

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu