Gorka Herranz, Informatikan MGEPen Goi mailako zikloa ikastetik Industria 4.0 arloan ikertzera


Ekainaren 21ean Heziketa zikloko (FP) Goi mailako zikloko diploma banketa ekitaldia antolatu zen MGEP-en.

Bertan heziketa zikoetako ikasleak Gorka Herranz-ek DANOBAT taldeko Soraluce S. Coop-ko Ikerketako langileak, bere lan ibilibidearen hitzaldia entzuteko aukera izan zuten.  Gorka Herranz MGEPeko ikasle ohia da, bai Ziklotakoa (ASIR) eta Ingeniaritzako, Informatikako Gradua baitu.

Orain Soraluce S.Coop. enpresan Industria 4.0 gaiaren inguruan ikertzen dabil, eta hitzaldian ondo azaldu zuen gaia zertan datza, eta Soralucen dituzten erronkak azaldu zituen.

 

Hasieran, Soraluce S. Coop enpresa deskribatu zuen. Erabiltzen den makinaria, langile kopurua, departamentuak, zentruak…

Gorkak gurekin konpartitu zituen aurkezpena eta bideo hauek, ondo azalduz Industria 4.0 zer den, eta zeintzuk diren bere enpresak, Soralucek hain zuzen, honen inguruan dituen erronkak. Hona hemen aurkezpenean erabilitako bideoak:   Coroma (Human machine and robot collaboration – www.coroma-project.eu ) – Coroma bideoa  eta Soraluce Digitl bideoa

 

Ikasleak oso gustuko izan zituzten bere azalpenak, alde batetik bere ikerketako lanenak baina baita ere bere bizitza profesionala gertutik ezagutzeko aukera izateagatik (zikoko ikasle, GradukoaErasmus ikaslea praktikak atzerrian egin zituelarik, Birminghamen hain zuzen , DUAL ikaslea (Alecopen, Ulman eta Soralucen), lan Ikaste partekatzea bere ibilbidean oso garrantzitsutzat deskribatu zuelarik, eta orain, azkenik, Master online-ko ikasle bezala ere).

Irudi honetaz baliatuz azaldu zituen bere bizitza profesionalaren fase guztiak. Bereziki, MGEPeko goi mailako ziklotako ikasketak goraipatuz, beretzat oso garrantzitsuak izan zirelako, eta era berean ikasteko griña eta gogoa areagotu zituztelako, eta nola, ez ikasketak eta lana elakrrekin ustartzeko aukerak, gure Praktikak enpresan.

Plazer bat izan da Gorka Herranz geurean izatea, eta badakit ikasle batek baino gehiagok, bere hitzetan eta bere azalpenetan motibazio berria aurkitu dutela, lanean eta ikasten jarraitzeko.

Eskerrik asko Gorka.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu