Beñat Bizenteren Informatika goi mailako zikloko ikaslea Erasmusetik Maltan


Beñat Bizente naiz, Sareko Informatika Sistemen Administrazioko (ASIR) ikaslea   MGEPen, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan  16-17 eta 17-18 ikasturtetan.

Eta ikasketa amaierako praktikak Erasmus+ programaren bitartez atzerrian egiteko aukera izan dut, konkretuki, Maltako enpresa batean.

KVH Computers  2004an sortu zen  Rabaten, Maltako iparraldeko  11.497 ko biztanleko herrian. Informatikako enpresa honek  20 lankide ditu 2 denda desberdinetan banaturik,   Malta eta Gozon hain zuzen. Bietan informatikako dendak dituzte, biltegiak eta horretaz gain zerbitzu bat eskaintzen dute non instalazioak, eta mota guztietako erreparazio edo konponketak egiten dituzten.

Ni Rabaten aritu naiz enpresako web plataforma garatzen. KVH Computers-ek aurrera pausu bat eman nahi du bere baliabideak hobetzeko eta web orri bat integratu du, eskaintzen dituzten produktuek irla ezberdinetan saltzeko asmoarekin. Horregatik, KVH Computes-entzat eCommerceko garapen bat egitea izan da nire helburu printzipala.

Web orriaren garapenerako PHP, CSS, Bootstrap eta Mysql datu baseak erabili ditut, Sareko Informatika Sistemen Administrazioko tituluan ikasitakoa praktikan jarriz, baina beste erronka batzuk ere gainditu behar izan ditut, hau da, erosketa saskia izarri, PayPal ordainketa metodoa garatu sandbox erabiliz eta beste abar luze bat.

Eginez ikasi hezkuntza ereduarekin ohituta egoteak dudarik gabe asko lagundu dit.

Oso pozik nago bizi izan dudan esperientziarekin, eta enpresak eman didan konfiantzagatik ere. Bizitakoak eta ikasitakoak etorkizunerako balio izango didalakoan nago,  ingelesa hizkuntzaren erabilera  eta  web aplikazio garapenetan lortutako trebetasuna bereziki aipatzekoak.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu