MGEPeko fabrikazio mekanikako goi mailako ikaslea ERAMUS + esperientziaren testigantza


Ander Goikoleak 21 urte ditu eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi maila ikasi du. Arrasatekoa da eta  Erasmus+ esperientzia bizi izan du. Pasaden martxoaren 30ean 3 hilabeterako joan zen Eindhovenera.

MGEP - Programaciónd de la producción - Ander Goikolea

  • Zergatik aukeratu zenuen Erasmus+ esperientzia?

Ezagutu nuen egunetik izan dut esperientzia bizitzeko gogoa. Gainera, joan den urtean nire lagun bat joan zen eta inbidia handia eman zidan. Betidanik deigarria iruditu zait ERAMUS + esperientzia

  • Non izan zara  Erasmus+ bekarekin?

Tokatu zitzaidan hiria Holandan dago eta Eindhoven du izena. Ez dut ezagutzen beraz esperientzia berria izango da.

  • Zein enpresatan egingo dituzu praktikak?

Quality Products enpresan. Mekanizatuan lan egiten dute.

  • Noiz zoaz? Eta zenbat denborarako?

Martxotik ekainera,  hiru hilabete inguruko esperientzia da

  • Erresa izan da “papeleoa” gestionatzea?

Beharrezko dokumentuak eskuratzeko ez da egon arazorik. Momentu oro laguntza eskaini didate eta ez zait batere zaila egin. Zailena hobeto egokitzen zitzaidan hegaldia topatzea izan da.

  • Non ostatuko zara? Ezagutzen duzu norbait Eindhoven dagoena edo egongo dena?

Norakoa jakin nuenean, zortea izan nuen eta Eindhovenera joango ziren beste 7 gazterekin jarri nintzen harremanetan. Ados jarri gara eta pisu partekatu batean biziko gara. Gainera, nire pisu kide batek praktikak nire enpresa berdinean burutuko ditu.

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu