Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako ikasleak GOIZPER GROUP bisitatzen


2019ko urtarrilaren 18an Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako ikasleak GOIZPER GROUP bisitatu dute Antzuolan.

Goizper  1959an sortu zen kooperatiba da eta Antzuolan  aurkitzen da. Momentuan 300 bat pertsonek lan egiten dute bertan. (http://www.goizper.com/).

Goizper taldeak 3 negozio ildo ditu: industriala, birrintzea eta bioteknologia. Industria-negozio ildoan, produktu onenak, enbrage-frenoak, erreduktore mekanikoak eta biraketa unitateak dira. Goizper pulberizazioengatik ezagutzen da, adibidez: Matabi, Ik, Osatu eta Inter deiturikoak. Bioteknologia-negozioa da berritzaileena, eta biozida nahiz biofungizida berriak garatzen daude.

Bisita oso interesgarria izan da Fabrikazio Mekanikoko  Produkzioa Programatzeko  goi mailako zikloko ikasleentzat; izan ere, martxan ikusi ahal izan dituzte punta-puntako fabrikazio ekipamendu lerrokatuak, hala nola aldizkako biraketa unitateen fabrikazio malguko zelulak, freno-enbrageak, eta ihinztagailuak muntatzeko zelulak. Baita biltegiratze eta bidalketen ekipoak ere 4.0 industriaren teknologiarekin.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu