Aitor Merino, MGEP GMHZ automatizazio eta robotikako ikaslea DUALaren testigantza IDS enpresan


Aitor Merino, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko MGEP  Goi mailako Heziketa zikloko GMHZ Automatizaio eta Robotika Industrialeko ikaslea da eta DUAL praktikak egiten aritu da IDS Informatika Industriala  enpresan. Hemen utzi digu bere testigantza:

1.- Emaiguzu zure izena mesedez eta zein ziklo egin duzun.

–  Aitor Merino Olivenza. MGEPen Automatizazio eta Robotika Industriala izena duen Goi mailako Heziketa zikloa egin dut.

2.- Noiz hasi zinen Praktiketan? Noiz bukatzen duzu? 

– Praktikak DUAL programaren barnean egin ditut, 2018ko Ekainaren 14an hasi eta 2019ko Ekainaren 14an amaitzen direnak. Urte bete alegia. IDS Informatika Industriala enpresan egin ditut, Bergaran dagoen Ingeniaritza batean. Enpresa honek prozesu industrialen automatizazioan eta informatika industrialean aritzen da.

3.- Eta zein da zure saila edo lantaldearen lan esparrua.

– Ni automatizazioko departamentuan ibili naiz, automatika arloko teknikari moduan lan eginez. Eta nire instruktorea enpresan Roman Labaien izan da, automatizazioko departamentuaren arduraduna.

4.- Zein motatako lanak egin dituzu epe honetan?

– Automatikako teknikari batek bete behar duen lan desberdinak egin izan ditut: eskema elektrikoak garatu edo eraldatu, automatizazioko softwareak erabiliz programa desberdinak garatu, proiektu baten dokumentazioa osatu, bezeroak diren enpresa proiektu errealetan aritu naiz.

5.- Bukatzeko, zer eskaini dizu ENPRESAn praktikak egitea, bai pertsonalki bai ikasketa aldetik?

– Praktikak enpresa batean egin ahal izateak mota desberdineko onurak jaso izan ditut, bai pertsonalak zein akademikoak. Pertsonalki, auto-exijentzia maila altuago bat dut orain, baita erantzukizunari dagokiona. Horrez gain, nire denbora hobeto antolatzen ikasi dut. Ikasketa aldetik gauza asko ikasi ditut. Marka desberdineko automata desberdinak programatzen ikasi ditut, bakoitzaren Software propioa erabiliz.
Eskema elektriko argiagoak egiten ere ikasi dut CAD (Computen Aided Design) Elektrikoko programa desberdinak erabiliz. Honetaz aparte, esperientzia honek lan munduan pausoak ematen jarraitzeko balio izan dit, beste enpresa batzuendako proiektuak egiten duen enpresa batek zelan funtzionatzen duen barrutik ikusiz.

Zorionak Aitor, lan bikaina egin duzulako. Indar berrituta zaude Graduko ikasketak burutzeko, eta Lan Ikaste partekatzean bertan jarraitzeko.  Zorte on eta eskerrik asko Aitor gurekin zure testigantza partekatzeagatik!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu