MGEP GMHZ Mekatronikako ikasle den Mikel Elizaranen testigantza


Iurretako ikaslea Mekatronikako Goi Mailako Heziketa Zikloa ikasten hasi da. Ikus dezagun zerk ekarri dion Mondragon Goi Eskolako Mekatronikako Zikloa egitera:

Zein ikasketa egin zenituen gaztaroan eta zein ibilbide profesional eduki duzu?

Aurretik zine eta bideo errealizazioa eta 3D animazioa ikasi nituen, hala ere ez nuen horretan lanik egin, eta lehenik supermerkatu bateko hainbat lanpostutan egon nintzen urtebetez eta gero almazen batean egon nintzen ia bi urtez.

Lanean zeundenean uste zenuen zure ikasketak nahikoak izango zirela etorkizunerako edo bazenekien lehenago edo beranduago zure formakuntza osatu edo aktualizatu beharko zenuela?

Hiru urte lanean egon eta gero eta reflex camerarentzako urperako karkasa erosi eta gero, lana utzi eta kamerarekin urpekaritzan saiakerak egiten eta lagun surflariei argazkiak egiten aritu nintzen, eta hobbie moduan gehiago gustatzen zitzaidala konturatu nintzen profesio moduan baino, beraz lagun batek proposatuta, eta lanean aire konpresoreekin ibilia nintzenez, mekatronikan sartzera animatu nintzen ikasketa DUALa egitearen intentzioarekin.

Bada 6 hilabete edo gehiago zikloa ikasten hasi zinela. Zer moduz ikusten duzu zure burua ikasle gisa?

Ikasi nahi duzulako ikasten duzunean igartzen da, adiago egoten zara, zure helburuak argiago dituzu, eta lanetik eta aurretik ikastakoatik zenbat gogoratzen duzun konturatzen zara. Gainera,
zenbait alditan lan praktikoren baten trabatzen zarenean “pikatu” egiten zara lortu arte, ez da zerbait egin behar zenuelako ikasten zenueneko berdina.

Zein iritzi duzu Mondragon Goi Eskola Politeknikoak aplikatzen duen hezkuntza metodologia praktikoari buruz?

Klasean emandako teoriari zentzua aurkitzen laguntzen dizu. Erronka bakarrerako ikasgai desberdinetan ikasitakoa sartzen denez, sarritan asken zatian, lehenengoetatan egindako hankasartzeak ikusten laguntzen dizu. Eta lan praktikoetan, asken zatiak, non irakasleak zuk montatutako sisteman, erroreak sortzen dituen zuk bilatu eta konpontzeko, lan mundura begira oso lagungarriak direla iruditzen zait.

Datorren urtera begira, heziketa zikloko 2.mailan DUAL formatua egitea pentsatzen ari al zara?

DUALa izan da hasieratik nire helburua, oinarri bat izanda lan praktikotik gehiago ikasten dela iruditzen zait, eta DUALak, urte oso batez praktiketan egoteko aukera ematen dit. Irratitik zenbait ikasleri entzundakoaz eta aurten enpresetara bisitekin eta bigarren mailan DUALean dabiltzan ikasleek esandakoaz gogo handiak ditut.

Eta bukatzeko, epe luzera, zein espektatiba ireki dizkizu helduaroan egindako formakuntza esperientzia honek?

Euskadin industria asko dago, eta mekatronika eta antzekoak ikasi dituzten lagunak sekulan ez ditut ikusi lan faltan, lan aldaketak izan dituzten arren, hala ere badakit lan aukeretako asko, bidaiatzearekin zerikusirik badutela, eta nire kasuan adibidez ingelesa landu beharko dudala.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu