Gaizka Bellidoren testigantza, Informatika goi-mailako heziketa zikloko ikasle eta irakaslea, ASIR


Gaizka Bellido ikasle izan zen Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Informatika goi-mailako heziketa zikloan duela urte batzuk eta orain HUHEZIn eginiko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko Gaitzen duen Unibertsitate masterraren praktikak gauzatu ditu. Hitzordu hau baliatu dugu gurekin partekatu  dezan Mondragon Goi Eskola Politeknikoan informatikarekin izan duen bere esperientzia pertsonala eta profesionala.


Gaizka Bellido informatikaren jarraitzaile amorratua izan da txikitatik. Badirudi  gurasoek jaunartzerako oparitutako ordenagailuarekin hasi zela informatikarekin aurreneko harremanak izaten. Batxilergo teknologikoa amaitu eta gero, Gaizkak batu nahi izan zuen bere zaletasuna heziketa akademikoarekin eta horregatik  MGEPn Sareko informatika sistemen administrazio goi-mailako heziketa zikloa ikasi zuen. Gainera, ikasketetan zehar praktikak egin ahal izan zituen Ikerlan ikerkuntza zentroan, lana eta ikasketak uztartzen.

Sareko informatika sistemen administrazio goi-mailako heziketa zikloa burututa Gaizkak MGEPan Ingeniaritza Informatiko gradua gauzatu zuen. Ondoren Sistema txertatuen masterra ikasteko leku berean. Ostean Ulma Handling Systems enpresan hasi zen lanean eta bost urtez aritu zen bertan informatika profesional erara.

Erronka berrien bila, Gaizka Kiro Griffols enpresan aritu zen lanean, bere etxean klase partikularrak ematen zituen garai berean eta horrela bere beste alderdi bat ezagutu zuen, irakastearena. Motibazio honen poderioz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko Gaitzen duen Unibertsitate Masterra egin zuen eta praktikak MGEPn ditu Ardatz akademian lanean aritu den aldi berean.

Gaizkarentzat Sareko informatika sistemen administrazio goi-mailako heziketa zikloa aukera ezin hobea da informatikari ekin nahi dioten pertsonentzat. Gainera, zikloak ibilbide ezberdinetan jarraitzeko aukera ematen dizu bere esanetan: bai bigarren ziklo bat edo baita informatika gradua ere.

Baina ikus eta entzun dezagun zuzenean bere testigantza, ezagutu dezagun bere formazio ibilbidea, bere motibazioak eta, nola ez, bere aholkuak.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu