Beñat Mugica-ren testigantza, MGEP Automatizazio eta Robotika Industrialeko goi mailako heziketa zikloko ikaslea


Hona hemen Beñat Mugica-ren testigantza, MGEP  Automatizazio eta industri robotikako  goi mailako heziketa zikloko ikaslea.

Zergaitik aukeratu zenuen Automatizazio eta industri robotika heziketa zikloa? Eta, zergaitik Mondragon Goi Eskola Politeknikoan?

Unibertsitateko irakasle batekin hitz egin nuen,  oso gustura ez nengoelako momentuan ikasten ari nintzen graduarekin eta berak gomendatu zidan robotikako zikloan sartzea. Informazioa bilatu ostean, interesgarria iruditu zitzaidan. Mondragon Goi Eskola Politeknikoan dauden instalankuntzak oso erakargarriak dira, gainera ikasteko eredua euskalduna da ez beste leku batzuetan bezela.

Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipolanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue?

Emandako erronka handiena armairu elektriko bat egitea izan da, irakasleek planteatutako prozesu industrial erreal bat eman ondoren haren instalakuntza elektrikoa egitea izan da gure zeregina.

Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?

Nire ustez ETHAZI metodologia oso aproposa da, erronken bidez klasean baino gehiago ikasten delako azken finean geure kabuz lortu behar dugulako erronka aurrera eramatea. Honekin ere lortzen da taldean lana egitea eta eguneroko klase astunetatik pixka bat baztertzea.

Beñat Mugica orain DUAL programan izena eman eta ekainetik geroztik  Ulma Packaginen lanean dabil delineante elektriko gisa.

 

Gainera, Beñat, Erasmu+ programaren bitartez, Errumaniako Ulma Packaging-en egon da Iker Zubizarretarekin batera. Hala ere, Covid19aren ondorioz, ikasleak etxera bidaltzea erabaki du enpresak egoera gaiztotu baino lehen.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu