Zubi garabi eta altueretako lanen ikastaroa GMHZko mekatronikoentzat MGEP-en


Abenduak 9an, urtero bezala 2.mailako Mekatroniko ikasleentzako segurtasun osoarekin lan egiteko jakin beharreko ikastaro bi bideratu ziren.

Gure ikasleek izango dituzten lan desberdinetan ibiltzean, hainbat alditan enpresetan instalaturiko garabi handiak erabiliko dituzte baita altueretan lanak egiteko tresnak. Beraz ikasleek jakintza batzuk hartu ditzaten MGEPen bi ikastaro hauek bideratu ditugu: Curso Puente Grúa eta Trabajo en Alturas izenekoak.

Urtero bezala, IFPRL (Lan arriskuen heziketa praktikoaren institutua) enpresarekin kontaktuan jarri ginen eta honako honetan bi ikastaro paraleoan eskaintzea eskatu genien. Baditugu ikasle nahiko DUAL prozesuan daudenak edo eta lanean dabiltzanak zeintzuk jaso dituzten aipatutako ikastaroren bat edo beste, beraz bi ikastaroak paraleloak ematea penstatu genuen.

Institututik bi irakasle etorri ziren Eloy Lopez , Puente Grúa, eta Jorge Alba, Trabajo en Alturas emateko. Goizeko 8:00tan hasita, eguerdiko 13:00tan bukatu zuten. Landuriko gaiak, teoriko eta praktikoak izan ziren, definizioak, arautegiak elementuak ezagutzeko eta ahal den heinean praktikan jartzeko aurkezpenetan irakatsitakoak.

Bukatzeko, tailerreko garabia erabiltzen ikasi zuten ikasleek, eta altueretan ibiltzeko arnes desberdinak jantzi zituzten. Ikus daiteke ondorengo argazkietan.

Esperientzia polita izan zelakoan gaude eta  espero dugu hurrengo urteetan kurtso hauekin jarraitzea.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu