Unai Perez de Arriba, MGEP-eko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikasle oiha


Unai Perez de Arriba, MGEPeko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikasle ohiak eta orain Mekanikako Gradua ikasten dabilen ikasleak bere testigantza utzi digu:

Zergatik erabaki zenuen Goi Mailako Zikloa egitea, eta zergatik Diseinu Mekanikokoa?

Batxilergoa bukatu nuenean entzuten zen Zikloko jendea faltan zela, eta iruditu zitzaidan oso egokia lehenengo Zikloa eta gero Gradua egitea.

Eta Diseinu Mekanikoa aukeratu nuen Marrazketa betidanik izan dudalako gustuko.

Zergatik Mondragon Goi Eskola Politeknikoan?

Egia esan herritik Arrasatera edo Gasteizera berdin dago, eta danok dakigu Eskola honek enpresekin harreman estua duela.

Zer iruditu zitzaizun ikasteko metodologia?

Erronken bidez asko ikasten da, eta, batez ere bigarren mailan, asko laguntzen du.

Ikasi bitartean, Dualean aritu zinen. Zer kontatu dezakezu esperientziaz?

Egia da egun erdia jaten dizula, ikasteko denbora gutxiago utziz, baina aldi berean lagundu egiten dizu zure lan akademikoak ordenatzen eta kudeatzen, eta gutxiago dispertsatzen zara.

Zein izan zen zure lana Dual eta FCT-etan?

Oso konpletoa izan zen: makinak diseinatzetik, piezak fabrikatzera bidaltzea eta azkenik makina eraikin eta martxan ipini arte. Diseinuan eginiko akatsak, gero nik neuk sufritzen nituen, makina ezin nuelako eraiki edota ez zuelako funtzionatzen.

Zure lana praktiketan ikasketekin lotuta izan zen, orduan?

Bai, guztiz. Edozein elementu diseinatzeko nola fabrikatuko den jakin behar delako, eta prozesu osoa menperatu behar duzulako.

Nik zikloan ikasitako guztia aplikatu behar izan dut.

Eta nola ikusten duzu orain zure burua Graduan?

Hasieratik nuen buruan Zikloaren ostean Ingeniaritza egitea. Saiatu nintzen Mekatronikan sartzen, baina ez nuenez lortu, Mekanikan nago orain, Diseinuko Zikloarekin konbalidazio ugari duelako eta ezagutza osagarriagoak lortuko ditudalako.

Momentuz, oso gustura nago, eta nota onak ateratzen ari naiz

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu