Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko 1. mailako ikasleak Sariki enpresa gertutik ezagutzen


Otsailak 28an, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Fabrikazio Mekanikorako Diseinuko 1.mailakoek Metrología Sariki bisitatu zuten, Elgoibarren. Bertan, neurketak egiteko makinak sortzen dituzte, neurketa prozesuak produkzio barnean sartzeko gaitasuna daukate, etab.

Formakuntzan Arduradun den Maria José Molinerok, Ainhoak eta Monicak erakutsi zizkiguten erabiltzen dituzten neurketa-sistema desberdinak eta hauen funtzionamendua, edota esparru desberdinetako produktuak (hortz-haginak, xiringak, errodamenduak, etab.) nola neurtzen diren, adibidez, puntu bitartez eta 3D-ko eskaner bereziak erabiliz.

Bisita honi esker, neurketek duten garrantziaz kontzientziatu ziren ikasleak eta orain argiago daukate beraien arloan egin beharreko neurketa eta diseinuak izan behar dute zehaztasuna oso garrantzitsua dela produktuak bere betebeharrak ondo bete ditzan

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu