MGEP GMHZ Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazio ikaslea “Junior Automotive Apprenticeship Advisory Board (#JA3B)” kongresuan


Patricia Barquerok, Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren (MGEP) goi mailako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazio heziketa zikloko ikasleak, hitzaldia eman zuen Bilbon 2020ko otsailean eginiko “Junior Automotive Apprenticeship Advisory Board (#JA3B)” kongresuan.

Jardunaldi hauek Drives (Development and Research on Innovative Vocational Educational Skills) proiektu europarraren baitan kokatzen dira eta Gestampek bultzatzen ditu, bidelagun edukita Mondragon Unibertsitatea, IVAC eta AIC-Aumotive Intelligence Center.

#JA3B-ren helburua da gazte hauei hurbiltzea automozio sektorearen oraina eta eztabaida sortzea euren etorkizunari buruz, oinarritzen dena ezbairik gabe berrikuntza eta formazioan, hauek izanik balio nagusi.

Ekitaldiaren gakoa zen protagonistak eurak izango zirela, hezkuntza zentroetan hezkuntza lehen pertsonan bizi zuten horiek eta konpainien lehen lerroan egongo direnak etorkizun hurbilean.

Protagonista horietako bat izan zen, MGEPeko Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazio ikaslea, zeinak jardunaldi honetan bere testigantza eskaini zuen. Patriciak komentatzen digu erronka konplikatua izan zen arren, testigantza ingelesez eman behar izan zuelako, erronka eta oso positiboa izan zela.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu