Kepa Gruceta, MGEP Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzea GMHZ MGEP ikaslea DUALa (Ulma Packaging)


Kepa Cruceta, MGEP-eko Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzea goi mailako heziketa zikloko ikaslea da eta DUALa egiten dabil Ulma Packaging enpresan. Hona hemen bere testigantza:

1.- Emaguzu zure izena mesedez eta zein ziklo egin duzun.

Kepa Gruceta naiz, Arrasatearra eta Fabrikazio mekanikoko produkzioa Programatzea goi mailako heziketa zikloa egiten ari naiz DUAL formatoan Ulma Packaging-en.

2.- Zergatik erabaki zenuen beste ziklo bat egitea?

Huhezin, Lehen Hezkuntza egin ondoren, industriarekin zer ikusia duen ikasketa praktiko batzuk egitera animatu nintzen. Oso praktikoa delako eta makinekin zer ikusi handia duelako aukeratu nuen titulu hau.

3.- Eta, zergaitik Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP)?

Batez ere, egunerokotasunean izan nezakeen funtzionaltasunagatik. Eskolara bizikletan joateko aukera izatea garrantzitsua zen niretzako. Gainera, MGEP-k eskaintzen zituen baliabideak ikusita niretzako egokia zela iruditu zitzaidan (baliabide akademikoak, teknikoak, pertsonalak,etab.)

4.- Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, talde-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue?

Gehienbat talde lanak izan dira erronka hauek. Izenak berak esaten duen bezala, erronka ezberdinak aurrera eramatea helburu dutenak. Horretarako ikusitako teoria eta praktika erabili behar izan ditugu. Taldekide ezberdinen gaitasunak kontuan hartuz eta hauek ahalik eta modu egokienean kudeatuz irtenbideak bilatzea izan ohi da helburu nagusia.

Lehenengo mailan, pieza baten serieko produkzioa antolatu behar izan genuen. Horretarako taldea antolatu eta produkzioaren atal bakoitza modu eraginkorrenean planteatzea zen jomuga. Azken finean, produzkio eraginkorrena egin behar genuen bai kalitate aldetik eta baita denbora aldetik.

5.- Industriarekin harremana hareagotu duzu DUAL formakuntzaren bitartez, aipatu dezakezu non egiten duzu lana, zein alorretan eta zein lan motak?

DUAL formatuan ikasketan egiteko aukera izan nuen Oñatiko Ulma Packaging enpresan, mekanizatuko alorrean. Bertan, gehienbat elikagaiak eta medikuntzarako tresnak batzeko makinak egiten dira eta mekanizazio alorrean, makina horientzako piezak mekanitzan ditugu. Ez dugu seriean lan egiten eta , beraz, mota guztietako piezak ikusten ditugu egunean zehar. Honek lana dinamikoagoa eta aberatsagoa egiten du.

6.- Bukatzeko, zer eskaini dizu enpresan praktikak egitea, bai pertsonalki bai ikasketa aldetik?

 MGEPen ikusitako gauza batzuk aplikatu ditut eta honetaz gain gauza berri asko ikusi eta ikasten ari naiz. Ulma Packagingek izugarrizko aukera eman dit nire formazioa osatzeko eta lankide talde oso ona aurkitu dut bertan. Esan bezala, lan oso ezberdinak egiten ditugu egunean zehar eta horregatik prozesu ezberdinak ezagutu ahal izan ditut.

Gainera, lankideak beti daude laguntzeko eta gauza berriak erakuzteko prest. Eta hori baliatuz gauzak askoz ere errazago egin zaizkit.

7.- Ze gomendioak emango zenioke 1.garren mailan dagoen ikasle bati DUALaren inguruan?

Enpresan dagoen denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko esango nioke, eta bertan ikusitakoaren eta teorian ikusitakoaren arteko loturak egiten ahalegintzea. Ikaste prozesuaren atal garrantzitsuenetako bat dela esango nuke, zeren eta, gauza berriak ikusten eta egiten ikasten da gehien bat. Batez ere lankideen esperietzia aprobetxatzeko.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu