MGEP GMHZ ikasle berriei gure hezkuntza eredua azaltzeko Erronka 0 burutu dugu (ikusi bideoa)


MGEPeko GMHZko 5 titulu desberdineko  ikaslee berriei ongi etorria eman diegu aurten irailak 14ean.

Harrera plana landu eta  lehengo egunetik gure hezkuntza eredu berrikuntzailearekin , eginez ikasi, lanean jarri ditugu.

Horrela , Erronka 0 burutu dute.

Erronka 0-ren helburua, ikasleak beraien artean erlazionatuz eta taldean lan egiten da, gure hezkuntza ereduan hain garrantzitsua den erronketan  oinarrituta metodologia ezagutzea izan da. hau da,  arazo bati, ikasleak elkarnalean honi soluzio bat ematea, konzientzia ezarriz egindako akzio eta hartutako erabaki guztien inguruan. Heziketa ziklo bakoitzean erronka ezberdinak landu dituzte.

Hala ere, erronka guztietan pausu berdintsuak jarraitu dira:

  1. Erronkan egin beharrekoa ulertu
  2. Bozetuak eginez, soluzio ezberdinak planteatu
  3.  Soluzio egokiena aukeratu
  4. Praktikara eraman hautatutako diseinua
  5. Hartutako erabakiak burutu eta ondo nahiz gaizki egindakoa kontutan izan
  6. Erronka berriz errepikatu, emaitza hobetzeko asmoz
  7. Emaitzak aurkeztu eta neurtu
  8. Azken haurnarketa
  9. Amaiera

ASIR, Sareko Informatika Sistemen Administrazioan nahiz Automatizazio eta robotika Industrialean  tituluetan, honako baliabideak erabili dituzte:  pasta, haria, guraizeak eta zelo-papera.  Eta osatu beharreko helburua, honakoa izan da: ahalik eta dorre altuena egitea, gainera, dorre honek hodei bat mantendu behar izan du egituraren puntarik altuenean.

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioan, ardatz koniko baten krokisa  eta izar formako geometria baten krokisa edukita, pieza bakoitzak plastilinan izango duen pisua kalkulatu behar izan dute, eraiki pieza bakoitzaren 4 unitate eta amaieran,  Power Point aurkezpen bat eginegindako  lan guztia aurkezteko.

Erronka 0 hau ere baliagarria izan da matematikako oinarrizko konpetentzia batzuk lantzeko, edo eta horien beharra daukagula jabetzeko.

Mekatronika Industrialeko eta  Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko  titulutan, erronkan ordea, ahalik eta luzeen eta urrunen hegaz egingo duen hegazkin bat eraiki behar izan dute. Honetarako, A4 folioak, kartulina, 6 pajita, 1 metroko zelo-papera eta gidari bat (plastikozko panpin txiki bat) izan dute.

Esperientzia aberasgarria izan da denontzat!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu