MGEP Goi mailako Heziketa Zikloen 20-21 ikasturteko Diploma banaketa ekitaldia ospatu zen ekainaren 28an (bideo)


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi mailako Heziketa Zikloetan 20-21 ikasturteko Diploma banaketa ekitaldia ekainaren 28an izan zen Arrasateko Amaia Antzokian, era presentzialean. Pandemia egoera izan dela eta beharrezko neurriak hartu dira ekitaldia aurrera eramateko era seguru batean.

Ekitaldia Miren Murgiondok gidatu zuen, Goi Eskola Politeknikoko idazkari akademikoak, eta bertan izan ziren:  Carlos García Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Orokorra, Gorka Aretxaga, MGEPen  Heziketa Zikloetako Koordinatzailea, Javier Aperribay, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko tituluaren Koordinatzailea, Jose Luis Uribarren, EKIDEko kontrol tresnen zuzendaria eta Idoia Urrutibeascoa, Fabrikazio Mekanikoko Diseinu tituloko Koordinatzailea.

Miren Murgiondok ekitaldiari hasiera eman ondoren, Gorka Aretxagak, hasiera-aurkezpena egin zuen eta EKIDEko Jose Luis Uribarreni hitza eman zion.  Uribarrenek bere ibilbide profesionala eta Ekide aurkeztu ondoren, bera baita Ekide sortzaileetariko bat, lankidean pertsona bezala Ekiden estimatzen dituzten baloreak azpimarratu zituen bereziki. Eta ikasleak ikasten jarraitzera ere animatu zituen.

Jarraian, diploma banaketa hasi zen. Miren-ek, ikasleak banan banan izendatu eta hauek  eszenatokira igotzen joan ziren diploma eskuratzeko. Hemen argazki pare bat soilik:

Ulma Packaging-eko ordezkariak  ekitaldean presentzialki parte ezin zutenez hartu, COVID egoeraren inguruan enpresak hartutako neurriagatik, bideo polit baten bitartez ikasleak zoriondu zituzten. Hemen duzue bideo ikusgarri.  Eskerrik asko Ulma Packagingeko ordezkariak, Edurne Bikuña eta Esther Ugaldea bereziki!

Ekitaldian bildu ziren ikasleek hezkuntza ibilbide ezberdinak jarraitu dituzte; batzuk formakuntza DUALen hartu dute parte, beste batzuk ordea enpresetako praktiketan. Hauen artean Maider Rodrigo ikasle arrasatearrak, Automatizazio eta Robotika industrialeko ikasketak egin ditu, Fagor Automation enpresan. Gainera, Maider, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin HETEL eta MGEPen burututako “Gipuzkoa enpresetan berrikuntza ekosistema Lanbide Heziketa Dualaren bidez hobetzeko ikerketa” deritzon proiektuan ere partu du. Horregatik, ekitaldian, hitz batzuen bitartez bere esker-agurra egitera igo zen. Amaitutakoan, Osane Lizarraldek, SarekoInformatika Sistemen Administrazioko (ASIR) titulazioko koordinatzailea eta Hetel eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektuaren arduraduna MGEPen, lore sorta bat eskaini izan zion.

Ondoren, ikasle guztientzat bideo bat aurkeztu zen, azken bi urtetako hainbat egoeren argazkiak bilduz.  Hemen partekatzen dugu zuekin.

Azkenik eta ekitaldiari amaiera emateko, Carlos Garciak, Mondragon Goi Eskola Politeknikako koordinatzaile orokorrak, hitz batzuk zuzendu zizkion publikoari: ikasleak zoriontzen, irakasleak eta bertan zeuden gurasoak ere.  Etorkizun aldakorra, berrikuntzataz betea eta interesgarria aurreikusten zuen, eta ikasleak uneoro ikasteko gogoa eta motibazioa izatera animatu zituen. Horrela itxiera eman genion ekitaldiari, eta hortik aurrera hirugarren denboraren garaia iritsi zen.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu