Automatizazio eta Robotika Industrialeko heziketa zikloko ikasleek MGEPeko robotak bisitatu dituzte
Mondagon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Automatizazio eta robotika industrialeko goi mailako heziketa zikloko 2. mailako ikasleekin ikasturtea bukatu baino lehen, eta industri robotikako moduluan landu dena hobeto ulertzeko asmoz, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko 11. eraikuntzan ditugun roboten bisita bat egin dugu, Mondragon Unibertsitateko ikerlari batzuen eskutik.
Mondragon unibersitateko (MU) Garaiako 11. eraikuntzan Robotikako laborategia dago. Industrian erabiltzen diren robotak ikusi dituzte ikasleek, gainera kasu baten enpresa batetik etorri den robot handi bat ikusteko aukera izan dute, eta gainera ikerketan nola egiten den lan ezagutzeko aukera izan dute. Bertan set-up erreal bat ikusteko aprobetxatu dugu.
Robotikako laborategiaz aparte ikasleekin erabiltzen dugun laborategian dauden robotak ere ikusi ditugu eta beraiek klasean simulatzen ibili diren robota programatzeko eta martxan jartzea lortu zuten.
Bukatzeko Nestor Arana, MU– ko Robotika eta automatizazio ikerketako lerroko ikerlariarekin egon gara garatzen dabilen proiektu europear bat ikusten (Networking for research and development of human interactive and sensitive robotics taking advantage of additive manufacturing, https://cordis.europa.eu/project/id/857061). Ikasleei robot kolaboratibo bat erakutsi die eta nola bisio artifizialarekin lagunduta langileak elkarlana eginda robotarekin frigorifiko zaharren gomak kentzen zituen robotak teknologia aurreratuak erabilita.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu