MGEPeko ordezkariak euskararen erabilera Lanbide heziketako lan munduan sustatzeko “LH DUALA EUSKARAZ” ekitaldian


LH Duala Euskaraz” egitasmoak euskarak Lanbide Heziketan duen balioa piztea eta erakustea du helburu. Ikastetxeetan Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz egiteaz gain, Dualean enpresan ari diren ikasleek, beraien lan horietan ere, euskaraz egin dezaketela erakutsi nahi du.

Otsailaren 18an, Bergarako Miguel Altuna LHII institutuan aitortza ekitaldia egin zen. Ekintza honen deskribapena hemen aurkitu daiteke.

Izan ziren erakundeen hitzez gain, sariak banatu ziren: Egunean Behin lehiaketan irabazle izan diren ikasleei eta LH Duala Euskaraz urteetan egin izan duten enpresei.

Hunkigarria izan zen mahai ingurua, non Dualarekin erlazioa duten hainbat ordezkari bildu ziren:

  • Irene Souto, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi mailako Heziketa zikloko ikasle DUALa.
  • Olatz Izagirre, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi mailako Heziketa zikloko irakaslea eta ikasle DUALaren tutore akademikoa.
  • Joxu Arana, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Institutu Integratuko zuzendaria.
  • Eider Landa, Copreciko Euskara Batzordeko kidea, Goi mailako Heziketa zikloko ikasle euskaldunak  DUALak onartzen dituen enpresa adibide bezala.
  • Antton Mirena Mendizabal, Goizper-Group-eko Giza Baliabidetako zuzendaria.
Olatz Izagirre, Gorka Aretxaga, Eider Landa eta Irene Souto, MGEP-eko eko ordezkariak hitzaldiko une batean 
Olatz Izagirre eta Irene Soutu, eztabaidako gainontzeko kideen artean

Bakoitzak bere ikuspuntua eman zuen, baina azpimarratzekoa izan zen Irene Soutok, Mondragon Goi Eskolako Zikloko ikaslearen kontakizunak: Galiziakoa da, eta Arrasaten albaitari izan da urteetan, baina familiarekin izateko bizimodu aproposagoa bilatuz, Diseinu Mekaniko Goi Mailako Zikloa egitea erabaki zuen. Gaur egun, Fagor Automationen dago, Dualean, eta bai enpresako harremanak zein Mondragon Goi Eskola Politeknikoan ikasitakoa, euskara hutsean egin izan du. Arro izan daiteke bera eta bere familia lortu duen euskara politarekin:

Eta arro baita ere, ikasketak euskaraz izan arren, eta gai teknikoa berarentzat orain arte arrotza izan arren, ikasketak arrakasta guztiz bukatu dituelako!

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu