Peio Iriondo, MGEP GMHZ Fabrikazio mekanikako diseinu kasle bat sokatirako Munduko Txapelketan


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi Mailako Heziketa Zikloko (GMHZ) Fabrikazio Mekanikako Diseinuko Zikloko Peio Iriondo ikasle durangarra  Solatiran munduko txapelduna!

Egun hauetan, Peio Copreci enpresan dago, bere Dual Orokorreko praktikak egiten diseinatzaile moduan, baina hauek hasi baino egun batzuk lehenago, Belfast-en izan zen, Abadiñoko sokatira taldearekin, Munduko Txapelketan parte hartzen.

 

Sokatira tradizio handiko kirola da Abadiñon, eta aurten etekina oso ona izan da: urrezko hiru domina irabazi ditu, 23 urtez azpiko mailan hirurak, 560 kiloko mistoan, emakumeen 500 kilora artekoan eta gizonen 600 kilora artekoan. Udaletxeak Peio eta taldekoak omendu egin zituen bueltatu zirenean. Informazio gehiago hemen.

Peio Iriondo ikaslea bere taldeko kideekin Abadiñon egindako harreran

Kirolean izan duen arrakasta bera izan dezan Peio bere enpresako praktiketan!

Zorionak Peio eta eskerrik asko zure erronkaren berri emateagatik! Kirolean izan duzun arrakasta bera izan dezazun ikasketak eta enpresako praktiketan!

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu