MGEP GMHZ fabrikazio mekanikako Diseinuko ikasleak Urola enpresan izan dira


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi mailako Heziketa zikloko Fabrikazio mekanikako Diseinuko  ikasleak Urola enpresan izan ziren apirilean; enpresa honek plastikozko ontziak egiteko makinak diseinatzen eta eraikitzen ditu.

Legazpiko plantan, diseinuari buruz ikasi zuten; ez bakarrik planoetan erabili behar diren arauen zergatia eta garrantzia, baizik eta diseinatzaileak kontuan izan behar duela makinak transformatuko duen materialaren ezaugarriak (ez da gauza bera ur-boteilen PET-a konformatu beharra, edo txanpuentzako HDPE-a eta PP-a lantzearena), bezeroaren “berezitasunak”: euskarria erdia edo alde batean, ahoa handia ala txikia… eta ostean, Ezkio-Itsasoko plantan, makina horiek martxan ikusi zituzten, ontziak egiten, eta hobeto ulertzen zen prozesuari buruz hitz egindakoa.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu