MGEP Ongizate emozionala Lanbide Heziketan
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak Ongizate emozionala Lanbide Heziketan izeneko proiektua ezagutaraztea nahi dizuegu. Egitasmoa hau guztiz bat dator MGEP barruan gaiarekiko dagoen ardurarekin, eta MGEP en Arreta Psikologikorako Zerbitzua edo APZ 22-23 ikasturtean abian jarri dugulako.
Berez, “COVID eta nerabeen ongizate emozionala” proiektuaren testuinguruaren barnean kokatzen da. Proiektu hau 2020 urtean jaio zen, Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola (TILI) eta EASO politeknikoaren eskutik, Tknikaren sostengua edukita.
Proiektuaren jardueretako bat izan den web orrirako esteka partekatzen dizuegu. Bertan, sortutako materiala, egindako bideoak eta Lanbide Heziketako irakasleentzako zein ikasleentzako hezkuntza-tresna eta eduki guztiak ikus ditzakezue, euskaraz zein gaztelaniaz.
https://ongizate-emozionala.eus/
Landutako gaiak webgunean hauek dira, eta merezi du hauek aztertzea, maitasun eta profesionaltasun handiz eginak baitaude:
- Suizidioaren prebentzioa
- Elikadura nahasmenduen prebentzioa
- Antsietatearen prebentzioa
- Loaren asaldura prebentzioa
- Depresioaren prebentzioa
- Drogen eta jarrerako adikzioen prebentzioa
Proiektu hau Euskal Herriko Lanbide Heziketan sortua izan da eta Espaini mailan beste 300 proiekturekin lehian aritu ondoren, lehen saria lortu du eta aipagarria da. Zorionak hemendik lantaldeari!!
Horretaz gain, kontaktuzte telefono hauek ere eskainzten dira bertan:
MGEP APZ : ikasleak bere tutorearen bitartez egingo du APZ zerbitzua (Arreta Psikologikorako Zerbitzua ) erabiltzeko eskaera.
BADABIDEBAT. Tlf 900840335 (DOAKOA)
www.badabidebat.eus (online txat-a)
Whatsapp 747421720
“TELÉFONO DE LA ESPERANZA”
Krisi egoeretarako Tlf 717003717
OSAKIDETZA. SALUD MENTAL
https://www.osakidetza.euskadi.eus/salud-mental/-/enfermedades-mentales/
AGIFES Tlf 943474337
AVIFES Tlf 944456256
ASAFES Tlf 945288648
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu