MGEP GMHZ Diseinuko ikasleak Solidworks trikimailuetan sakontzen Ibermatica enpresaren webwinar bat euskarri


MGEP GMHZ Fabrikazio Mekanikako Diseinuko 2. Mailako ikasleak aurrez grabatutako Ibermatica-ko webinar bat ikusi dute: “opciones y trucos en el diseño de croquis con SOLIDWORK

2023ko urte amaieran Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ) Fabrilazio mekanika Diseinuko 2. mailako ikasleak aurrez grabatutako IBERMATICA enpresakoko webinar bat landu dute gelan-. 1. mailan SOLIDWORKS-eko CSWA (Certified SOLIDWORKS Associate in Mechanical Design) ziurtagiria lortu ondoren (hemen 2019an BLOG honetan argitaratutako post-a) 2. Mailan ere SOLIDWORKS-ekin lanean jarraitzen dute. Beti dago zerbait berria ikasteko, eta kasu honetan croquis-en inguruan dauden aukeretan sakondu dute aurretik grabatutako webinar honi esker.

MGEP GMHZ Fabrikazio Mekanikako Diseinuko zikloko ikasleak klasean Ibermatica-ko webinarra ikusten.

Ezagutzen ez genituen eta aurrerantzean baliagarriak izango diren trikimailuak ikasita, webinar oso baliagarria izan zen. Ziur gehiago ere ikusiko ditugula!

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu